Mundua aldatzen dute keinuak kanpaina, Lezoko etxe guztietara heldu da

Az, 2021-01-27 11:42

Lezoko Udalak oihalezko bi poltsa banatu ditu Lezoko etxe guztietara, helburu anitzekin: birziklapena eta berrerabilpena sustatzea, plastikoaren erabilera murriztea, tokiko kontsumoa sustatzea, euskara bultzatzea…

Aipatu kanpainaren bitartez, Udalak mundua hobetzeko herritar bakoitzak duen ardura zein erantzukizunari dei egiten dio.

Lezoko Udalak abian jarri du Mundua aldatzen duten keinuak kanpaina, mundua aldatzeko herritar bakoitzak duen ardura eta erantzukizunari erreferentzia egiten dion kanpaina, alegia.

“Mundua aldatzen duten keinuak gure esku dauden keinu txikiak dira. Horien bidez, pertsona bakoitzak bere aletxoa eman dezake eta mundu hobe baten eraikuntzan lagundu”, adierazi du Ion Pombarrek, kultur zinegotziak.

Lezoko Udalak irmoki sinesten du keinu horietan, horregatik, urte berriarekin batera, bere keinua helaraziko die herritarrei. Horretarako, oihalezko bi poltsa (bata handia eta bestea txikiagoa, fruta edota ogitarteko txikiak jasotzeko, adibidez) banatu ditu Lezoko etxe guztietara; poltsa horiek, helburu anitzak dituzte: birziklapena eta berrerabilpena sustatzea, plastikoaren erabilera murriztea, tokiko kontsumoa sustatzea, euskara bultzatzea…

Batu zaitez kanpainara eta alda dezagun mundua guztion artean!

Arloa edo saila