AITONA-AMONEN BORDA TABERNA USTIATZEKO LEHIAKETA IREKI DU UDALAK

Or, 2025-10-31 15:36

Lezoko Udalak Aitona-amonen Borda Jubilatuen Elkarteko taberna ustiatzeko eta jubilatuen lokalaren atezaintza lanak kontratatzeko lehiaketa publikoan parte hartzeko epea ireki du. 

Kafetegia kudeatzeko esleipenaz gain, kontratu honen berezitasun nabarmena Aitona-amonen Borda Jubilatuen Elkartearekin eta Lezoko Udalarekin koordinatuta lan egiteko aukera eta betebeharra da. Izan ere, Aitona-Amona Borda Elkarteak urteko jarduera egikaritzeko kafetegiarekin hartu-eman handia izaten du. 

Ostalaritza zerbitzuaz gain, gizarte kohesiorako eta herriko eragileen jarduerarekin bat egiteko proiektua da Aitona-Amonen Borda kafetegia, herritarren topagune eta adineko pertsonentzat espazioa ere baita. 

Baldintza eta kontratuaren xehetasun teknikoak Lezoko Udalaren webguneko Kontratatzailearen Profila atalean ikus daitezke. Informazio osagarria Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan lor daiteke: 943521094 telefonoan edo gizartezerbitzuak@lezo.eus helbide elektronikoan.

Eskaerak egiteko epea azaroaren 6an amaituko da. 
 

Arloa edo saila