Gaur eman zaie hasiera Ijurko auzoko irisgarritasuna bermatzeko hiri igogailua eraikitzeko lanei

Ar, 2020-09-01 11:14

Uda hasieran esleitu zitzaizkion lanak Construcciones Moyua S.L. enpresari 232.565 €tan (192.202 € gehi BEZ) eta 4 hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusten da, beraz, 2021 urtearen hasierarako martxan egongo litzateke. Obrak sor litzaken eragozpenengatik barkamena eskatzen die udalak inguruko bizilagunei eta obrak bukatu eta igogailua martxan denean auzoarentzat suposatuko duen onurak mereziko duelakoan dago udala.

Uda hasieran Construcciones Moyua S.L. enpresari 232.565 €tan (192.202 € gehi BEZ) esleitutako Ijurko auzoko hiri igogailuaren lanak gaur hasi dira. Igogailu honen bitartez Ijurko auzoko Aralar eta Auñamendi kaleak lotuko dira, dagoen desnibelari erantzuna eman eta eremua herritar ororentzat irisgarria eginez.

Lanek 4 hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da eta eraikitze lanen eraginez sortuko diren eragozpenak barkatzeko eskatzen du aldez aurretik udalak. Izan ere, lanak gauzatzeko aparkalekuak murriztu dira obrako baliabide lagungarriak jarri ahal izateko (obrako txabolak eta obrako materialen biltegiratzea) eta zaborren edukiontziak ere lekualdatu egin behar izan dira oinezkoen ibilbideak alternatiboak bermatzeko. Bestalde,
Auñamendiko goiko aldera doazen eskailerak hasera batean irekita mantenduko badira ere, obraren aurreragoko fase batean ixtea beharrezkoa izango da.

Eragozpen guztiongatik eta obrak sor litzaken zarata eta hautsengatik barkamena eskatzen die udalak inguruko bizilagunei. Hilabete hauetako eragozpenak eragozpen, behin obrak bukatu eta igogailua martxan denean auzoarentzat suposatuko duen onurak mereziko duelakoan dago udala.

Ijurkoko igogailuak Aralar kalean izango du sarrera eta horrez gain beste bi geldiune izango ditu: Auñamendi 5, 7 eta 9 zenbakiek duten terraza publikoan lehena eta kale bereko 9. zenbakiaren goialdean bigarrena.