Jaizkibel hiribidetik Zubitxo kaleko 15 zenbakira dagoen sarbidea itxi egingo da ur hoditeria berritzeko

Or, 2023-07-21 18:10

Obra honen eraginez, hondakinen edukiontziak tokiz aldatu dira.

Jaizkibel hiribidetik Zubitxo kaleko 15 zenbakira dagoen sarbidea uztailaren 26an itxi egingo da Añarbek egingo duen ur hoditeria berritzeko obra baten ondorioz.

Obra horren eraginez, eremu horretako hondakinen edukiontziak tokiz aldatu dira. Edukiontzien behin behineko kokalekua Zubitxo kaleko 6 zenbakiko eremua izango da.

Kale mozketaren iraupena  abuztuaren 11 arte izango da. Lanak amaitzean, hondakinen edukiontziak bere tokira bueltatuko dira.

Hondakinen edukiontzien afekzioa  duten sotoak ondorengoak dira:

- Jaizkibel Hiribidea: 30, 32, 34.

- Zubitxo kalea: 2, 4, 6, 8,  15, 17, 19, 21.

Berritze lanek sortuko dituzten eragozpenak direla-eta, aldez aurretik barkamena eskatu nahi du Lezoko Udalak.