Jarduketaren baitan, aurretik zeuden eskailerak eraitsi eta hormigoizko eskailera berriak egin dituzte, eskubanda berria instalatu dute eta inguruko berdeguneak garbitu dituzte.
Lan hauen helburua oinezkoentzako segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea izan da, eguneroko erabilerarako ibilbidea egokiagoa izan dadin. Izan ere, Lezoaundia parkera, tirolina dagoen gunera edota Lezo Herri Eskolako baratzara iristen da eskailera, beraz, mugimendu handiko bidea da.
Eskailerak dagoeneko erabilgarri daude. Obrek 22.975,03 euroko aurrekontua izan dute (BEZ barne).
Lezoko Udalak espazio publikoen mantentze- eta hobekuntza lanekin jarraitzeko konpromisoa du, herritarren beharrei erantzuteko, bai eta ingurumena zein irisgarritasuna zaintzeko.
Arloa edo saila