Lezoko Udalak 10.200 euroko diru-laguntza jaso du Irisgarritasun Unibertsaleko Plana egiteko

Ar, 2025-10-28 16:13

Lezoko Udalak 10.200 euroko diru-laguntza jaso du irisgarritasun plana osatzeko. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren diru-laguntza da. 

Finantziazio bide hori 2023ko azaroaren 14ko Aginduaren baitan dago, Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralaren bidez udalerrietan irisgarritasuna hobetzeko laguntzak arautu eta deitzen ditu.

Udalak bere Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala (IUPI) diseinatu eta idazteko baliatu du laguntza ekonomikoa. Plan horrek egun Lezok irisgarritasunarekiko duen egoera, hobetu beharreko esparruak eta erronkak jasotzen ditu. Dokumentu hau Projekta Contract SCP enpresaren laguntza teknikoarekin prestatu du, eta laster argitaratuko du Lezoko Udalak. 

Plan honen helburua Lezo guztiontzat irisgarriagoa izatea, oztopo fisikoak eta arkitektonikoak kentzea, eta pertsona guztiek —adinez, mugikortasunaz edo egoera fisikoaz gain— espazio publikoak eta udal zerbitzuak baldintza berdinetan erabili ahal izatea da.