2021eko Lezoko auzo-konpostaren jarraipen bisitak aurrera doaz

Ar, 2021-06-29 14:17

Hurrengoa ekainaren 30ean izango da.

Lezoko Udalak antolatzen dituen auzo-konpostaren bisitak aurrera doaz.  Era berean, etxeko hondakin organikoak konpostajearen bidez kudeatzen jarrai daitezkeela gogorarazten da udaletik beste behin, betiere, segurtasun eta higiene neurriak mantenduz.

2021erako bisiten egutegia jarraituz, datorren asteazkenean, hilak 30ean, Lezoko konpostaje guneen urteko 4.bisita burutuko dela jakinarazten da. Ohi bezala, bisitak 9:00etan hasiko dira honako hurrenkeran: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene. Bisitek, printzipioz, 45 minutu inguruko iraupena izango dute. Herritarren batek galderaren bat izanez gero, gunera hurbil daiteke, indarrean dauden osasun neurriak jarraituz.

Aldi berean, Udalak lasaitasun mezua zabaltzen jarraitu nahi du, konposta egitea ekintza segurua dela adieraziz, osasun neurriak bermatzen badira.

Azkenik, teknikariarekin harremanetan jartzeko, emailez (auzokonpostalezo@gmail.com) ala WhatsApp bidez egin daitekeela gogorarazten zaiei herritarrei.

Lezoko Udalak herritar guztien parte hartzea eskertzen du.

Arloa edo saila