HONDAKINAK JASOTZEKO FURGONETA IBILTARIA LEKUZ ALDATUKO DA

Ar, 2025-10-28 16:56

Hondakin berezien bilketarako furgoneta ibiltaria lekuz aldatuko da behin-behinean, Piku kalen egiten ari diren obrak direla eta. Txerrimuño baserriaren parean (Zubitxo Kalea, 13) egongo da obrak amaitu bitartean, ohiko ordutegi eta egunetan.

San Marko mankomunitatearen hondakin arriskutsuak jasotzeko furgoneta ibiltariaren kokalekua aldatuko da datozen hilabeteetan, baina egutegia eta ordutegia mantenduko dira. Hileko lehenengo ostegunetan 9:00etatik 12:45era bitartean eta hileko azken ostegunetan 16:00etatik 19:15era egongo da Lezon. 

Ostegun honetan jada kokaleku berrian egongo da. Urriko azken osteguna izanik, 16:00etatik 19:15era Zubitxo Kalean egongo da, Txerrimuño baserriaren parean. 

Udalak eskertzen du herritarren ulermena eta gogorarazi du hondakin bereziak modu egokian kudeatzea ezinbestekoa dela ingurumenaren babeserako. Furgoneta ibiltarian, besteak beste, bateriak, aerosolak, telefono mugikorrak edo garbiketako produktuak utz daitezke.

Kontsultatu eranskinean hondakinen zerrenda. 

Arloa edo saila