60 urtetik gorako lezoarrek mugitzeko gonbidapenarekin hasiko dute ikasturtea

Ig, 2021-09-26 12:05

TIPI-TOPA ostegunero antolatuko da, irailaren 30etik aurrera.

TIPI-TOPA martxan jarriko da berriro irailaren 30etik aurrera. Ostegunero, 10:30etan elkartuko dira hainbat lezoar alboko herrietara (10.45-12.00) edota herritik (11:00-12:00) paseo herrikoian aritzeko.

Helburua etxetik ateratzeko aitzakia da eta paseoan zehar solasean aritzea, gaitasun maila edozein delarik ere. Aurten, herriko plazara itzuliko da abiapuntu gunea eta amaiera. 12:00etan salda hartzeko aukera izango dute partehartzaileek. Hala ere, lehen bi saioetan bertaratu nahi duen edonorentzat ere salda egongo da. Modu honetan, jendea parte hartzera animatu nahi da.

TIPI-TOPAz gain MuittuLezo estrategiaren barnean astearteetan ere badute lezoarrek ere hitzordua, MARTXANekin. Bertan, koordinazio, indar edota oreka ariketa ezberdinak egiten dituzte sasoi onean mantentzeko. Gainera, etxean errepikatzeko moduko ariketen irakasketa egiten da. Saio hau, Bekoerrota kiroldegian egiten da asteartero 10:00etatik 11:00ak bitarte.

Egun hauetan Kirolaren Europako Astea ospatzen ari da, sedentarismoa ekiditeko ekimenekin. Lezoko Udalak TIPI – TOPA edo MARTXAN bezalako jarduetara gonbidatzen ditu herritar guztiak.

Arloa edo saila