Altzate igerilekuko instalazioak itxita irailaren 11tik 24ra

La, 2023-09-09 11:23

Urteroko itxialdi teknikoa egingo da, hobetze eta mantentze lanak egiteko.

Irailaren 11tik 24ra Altzate igerilekuko instalazioak itxita egongo direla jakinarazten du Lezoko Udalak. Urteroko itxialdi teknikoarengatik izango da, hobetze eta mantentze lanak egiteko.

Denbora tarte honetan, bazkideek Oiartzungo Elorsoro igerilekua erabiltzeko aukera izango dute. Barkatu eragozpenak.

Arloa edo saila