Bekoerrota kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 21era arte

Al, 2023-08-07 15:15

Mantentze-lanengatik urtero egiten den itxialdia da. Bizikleten mailegu-zerbitzua ere etengo da.

Bekoerrota Kiroldegiaren ateak gaur itxi dira abuztuaren 21era arte. Urtero bezala, udaran, mantentze-lanak egiteko baliatuko du denbora tarte hori udalak.

Erabiltzaileei gogorarazi nahi zaie Altzate igerilekuak erabiltzen jarraitzeko aukera dutela. Gainera, bazkideek, bi aste hauetan Pasai Donibaneko kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute. Ez hori bakarrik, Loiolako Erriberako kirol instalazioak ere erabiltzeko aukera izango dute aurten, abuztuaren 7tik 11ra eta Egiako Zuhaizti kirol instalazioa ere abuztuaren 7tik 15era.

Kiroldegia itxita dagoen bitartean, bizikleten mailegu-zerbitzua ere etenda egongo dela jakinarazi nahi du udalak. Hala ere, bi herrien arteko lankidetza dela eta, Pasaiako bizikleten mailegu-zerbitzua erabiltzen jarraitzeko aukera izango dute erabiltzaileek.

Arloa edo saila