Bekoerrota kiroldegiaz goza ezazu konponketa lanak amaitu ostean

Az, 2022-08-24 17:10

 Ikasturte berriari hasiera emateko ohikoak diren lanak burutu dira.

Ikasturte berria hastear dagoela, Bekoerrota Kiroldegiko ateak parez pare irekita daude berriro. Abuztuan zehar, azken urteetan egin den modura, itxialdiko lanak burutu dira: Margoketak, garbiketa sakonak, desinfekzioak, argiterian aldaketak eta plagen aurkako tratamendua.

Udako ordutegia ondorengoa izaten jarraitzen du.

Astelehenetik ostiralera: 08:00 – 21:00

Larunbatetan 09:00 – 13:30 eta 17:00 – 20:00

Igandeetan itxita

Irailaren 1etik aurrera, neguko ordutegia martxan jarriko da:

Astelehenetik ostiralera: 08:00 – 22:00

Larunbatetan 08:30 – 14:00 eta 15:15 – 20:00

Igandeetan 09:00 – 13:30

Arloa edo saila