Donosti Cup Lezora iritsi da beste urte batez

Al, 2025-07-07 14:20

Gaurtik hasita, Lezoko Plazeta futbol zelaiak Donosti Cup futbol txapelketako partidak hartuko ditu.

Gaur hasi eta larunbatera arte, 50 partida jokatuko dira: astelehenetik ostegunera, sailkapen faseko partidak izango dira jokoan, eta ostiral eta larunbatean, final-hamaseirenetakoak, final-zortzirenetakoak eta final-laurdenetakoak.

Euskal Herriko talde asko izango dira aurten ere Plazetan. Baina horiez gain, Kataluniako, Madrilgo, AEBetako, Chileko edota Mexikoko taldeen bisita jasoko du Lezoko futbol zelaiak.

Mundu osoko taldeen arteko norgehiagokak izango dira, urtero moduan kategoria eta herrialde anitzeko taldeak etorriko baitira. Lotura honetan ikus daiteke partida guztien zerrenda
 

Arloa edo saila