Euskadi eta Nafarroako lurralde selekzioen arteko saskibaloi txapelketa, Lezon

Infantil mailako txapelketa Bekoerrotan jokatuko da asteburuan eta astelehenean.

Asteburu honetan Euskadi eta Nafarroako lurralde selekzioen arteko saskibaloi txapelketak jokatuko dira infantil eta kadete mailan, mutiletan zein nesketan. Lezon, infantilen arteko partidak jokatuko dira Bekoerrota kiroldegian. Herrian bigarren aldiz ospatzen den txapelketa bat da. Kadete mailako txapelketa, berriz, Erriberrin (Olite) jokatuko da.

Igandean, urriaren 31n, jokatuko dira finalerdiak eta hurrengo egunean, Azaroak 1ean, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partidak eta finalak jokatuko dira. Partiden ordutegiak 10:00 – 12:00 – 16:00 eta 18:00 izango dira bi egunetan.

Ordutegi zehatzagoak Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko webgunean ikusteko aukera egongo da: https://www.gisaski.eus/

Hemen txapelketak jokatuko dituzten Gipuzkoako selekzioaren deialdiak:

– Infantil mutilak: Eki Goikoetxea (Hondarribia), Luken Ibarzabal (Iraurgi), Markel Royo (Zarautz) Josu González de Galdeano (Goierri), Oier Inda eta Iñaki Aldabe (Arrasateko), Ander Alvaredo, Ander Arana, Álvaro Bozal eta Unax Beceiro (Easo), Manex Telleria (Ordizia) eta Enai Pascual (BKL).
– Infantil neskak: Janitz Aguado, Sua Gurrutxaga, Martina García eta June Peinado (ZAST Zarautz), Elorri Garcia, Maddi Alviz eta Haizea Salceda (Ordizia), Ada de la Quintana, Nora Arozena eta June Arzallus (Iraurgi), Irene García eta Nora Rubio (Bera Bera) eta Alazne Canales (Arrasateko).

– Kadete neskak: Nora Pérez, Dara Azkona, Sara Elzaurdi, Inés Irazustabarrena, Magali Elizalde eta Elene Ubierna (Easo), Anne Rubio eta Maddi Irastorza (Bera Bera), Izaro Artetxe (Arrasateko), Nahia Esnaola eta Aiora Etxeberria (Iraurgi) eta Maider Palomeque (Atlético Sn Sn).
– Kadete mutilak: Julen Ugarte eta Elur Ordoñez (Askatuak), Bingen Errasti (Arrasateko), Iñigo Etxezarreta eta Miguel Azurmendi (Easo), Eneko Martínez, Ioritz Zarrabeitia, Josu Garmendia eta Markel Lasa (Ordizia), Aitzol Etxeberria (Tolosako), Pello Kortaxarena eta Allende Lertxundi (Zarautz).

Lezoko Udalak herritarrak partida hauek ikustera gonbidatu nahi ditu. Zorterik onena guztientzat!

Arloa edo saila