PARKE OSASUNTSUAK ERABILTZEN IKASTEKO IKASTAROA OSTEGUNEAN HASIKO DA

Ar, 2025-10-28 14:54

Parke osasuntsuetan dauden makinak nola erabili eta ariketa ezberdinak ikasteko ikastaroak ostegunean, urriak 30, hasiko dira. Doakoak izango dira eta ez da aurretik izen-eman beharko saioetan parte hartzeko. Andreoneko parke osasuntsuan izango da lehen saioa, 9:00etatik 10:00etara.

Lezoko Udalaren Kirol Orientazio Zerbitzuak (KOZ) hilabeteko azken ostegunetan parke osasuntsuak erabiltzen ikasteko saioak antolatu ditu, Muittu Lezo egitasmoaren barruan. Makinak ondo erabiltzen jakitea beharrezkoa da norberaren gorputzean kalterik ez eragiteko.

Horregatik, saio horietan parke osasuntsuetako ariketa makinak nola erabili eta mugikortasun ariketak egiten ikasiko dute parte hartzaileek, Lezoko Udaleko KOZaren eskutik. Saioak doakoak izango dira eta ez da aurretik izena eman beharko ikastaroan parte hartzeko.

Ostegun honetan hasiko dira Andreoneko parkean eta 2026ko ekainera arte hilabete bakoitzeko azken ostegunetan izango dira Lezoko parke osasuntsu desberdinetan.

  • ANDREONEKO PARKEA: urriak 30, urtarrilak 29 eta apirilak 30
  • LOPENEKO PARKEA: azaroak 27, otsailak 26 eta maiatzak 28
  • EUSKAL HERRIA PARKEA: abenduak 18, martxoak 26 eta ekainak 25

Beraz, hurrengoa da ikasturteko egutegia. Saio guztiak ostegunetan izango dira 9:00etatik 10:00etara bitarte:

URRIAK 30

ANDREONE PARKEA

AZAROAK 27

LOPENE PARKEA

ABENDUAK 18

EUSKAL HERRIA PARKEA

URTARRILAK 29

ANDREONE PARKEA

OTSAILAK 26

LOPENE PARKEA

MARTXOAK 26

EUSKAL HERRIA PARKEA

APIRILAK 30

ANDREONE PARKEA

MAIATZAK 28

LOPENE PARKEA

EKAINAK 25

EUSKAL HERRIA PARKEA

 

Arloa edo saila