Txikienetatik helduenetara, bizitza jasangarriaren aldeko apustua Eskola Kirolean

Or, 2023-02-10 11:20

Bizitza estilo jasangarriarekin bat eginez, Oarsoaldeko Eskola Kiroleko eragile guztiek lanean jarraitzen dute entrenamenduetara eta partiduetara joan-etorriak ahalik eta modu jasangarrienean egiteko. Horren aldeko apustu argia eta bateratua egin zuten egitasmoko arduradunek 2013-2014 denboraldian, desplazamendu jasangarriak egiteko plana abian jarrita. Orain, 10 urte beranduago, helburu bera lortzeko ahaleginean dihardute.

Izan ere, Eskola Kirolean, kirolarekin batera, funtsezkoak dira heziketaren eta osasunaren zaintza. Hala, haurrek eta familiek jasangarritasunarekin izan duten konpromisoa sarituz; bizikletan joan-etorri gehien egin dituen ikasleari, bizikletan gehien mugitu den ikastetxeari, joan-etorri “berdeetan” (oinez, bizikletan, garraio publikoan edo autoa elkar banatuz) gehien lekualdatu den ikastetxeari, eta, azkenik, saritxo bat eman ohi zaio, behin, bederen, bizikletan desplazatu den haurrari.

Jarraipen hori egiteko, asteburuetako jardunaldietan, Kirolaisi XXIeko teknikariek eta ikastetxeetako koordinatzaileek joan-etorriak nola egiten diren neurtzen dute. Azken datuak 2019 urtekoak dira eta desplazamendu guztien %45a modu jasangarrian egitea lortu zen. Pandemian zehar etenaldia egon da eta ikasturte honetan, ehuneko hori gainditzeko erronka bota zieten partaideei.

Datuei erreparatuta, Eskola Kirolean izena emanda dauden 1.400 haur baino gehiagok eta haien familiek helburua betetzeko bidean erronkari heltzen jarraitzeko konpromisoa dute. Datuek joera baikorra erakutsi badute ere, lanean jarraitu beharra dago Eskola Kirolak ahalik eta jasangarriena izaten jarraitu dezan.

Beraz, ekin erronkari, osasuntsuago sentitu eta bideaz gozatu, ederra izango da-eta!

Arloa edo saila