Euskal Liburu eta Disko Azoka, martxan

Or, 2021-12-17 10:56

Abenduaren 17tik 24ra euskal liburu eta diskak erosteko aukera izango dugu Kultur Aretoan antolatu den azokan.

Euskaraz sortutako liburu eta diskoak ezagutzera eman nahi dira eta horrela, lezoarrak, azoka bisitatuko duten guztiak eta baita Olentzero ere, liburu edo diskoren bat erostera animatu.

Ordutegia honako hau izango da:

  • Goizez, 11:00-13:00
  • Arratsaldez, 17:00- 19:00

Animatu zaitezte!

Arloa edo saila