Indarrean sartu berri diren Covid neurriek eta aforoek hala behartuta, atzeratu egingo da urtarrilaren 5eko Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en emanaldia

Og, 2021-12-30 11:27

Lezoko Udaleko Kultura sailaren nahia da sarrera erosita zuten pertsona guztiak ikuskizunak gozatu ahal izatea. Hori gaur egun ezinezko da gehienezko aforoaren muga 600 pertsonako jarri denean.

Koronobirusaren bilakaera baikorra bihurtzen denean eta aforoak %100 berreskuratzen direnenen birprogramatuko da horren maitatua den emanaldia. Honenbeste, sarrerak baliagarriak izango dira data berrietarako.

Hala ere, sarrerak itzuli nahi duenak aukera hori eskuragarri izango du, bai orain eta bai data berria argitaratzen den mementoan ere.

Arloa edo saila