IX. OrriBakaR lehiaketa, martxan

Ar, 2022-09-27 11:59

Lanak aurkezteko epea azaroaren 25ean amaituko da.

Lezoko Udal Liburutegiak OrriBakaR literatur lehiaketa berria martxan jarri du. Aurtengoa, IX. edizioa izango da eta udaletik parte hartzeko gonbita luzatzen da.

Oinarriak ondorengoak dira:

1. Partehartzaileak. Lezoko biztanleak edo Lezoko udal liburutegiko bazkideak:

   "A" maila: 6 eta 7 urtekoak.
   "B" maila: 8 eta 9 urtekoak.
   "D" maila: 10 eta 11 urtekoak.
   "E" maila: 12 eta 13 urtekoak.
   “F” maila: 14 eta 15 urtekoak.

2. Idazlanak. Euskarazkoak. Edozein genero literariokoak: bertsogintza, olerkigintza, ipuingintza, kazetaritza, komikigintza… Gai librekoak. Inoiz argitara gabeak. Eta orrialde bakarrekoak (lerro kopuru librea).

3. Aurkezpenerako baldintzak. Lana orri bakar batean aurkeztuko da. Orriaren goiko aldean izenburua idatziko da. Lan bakoitzeko gutunazal itxi bat aurkeztuko da (gutunazalaren kanpoko aldean: lanaren izenburua eta egilearen adina / eta barruko aldean: helbidea, telefonoa eta izen-abizenak). Lana kanpoan joango da, eta gutunazala lanari grapaz josita. (Ikastetxearen izena dakarren lanik ez da onartuko.)

4. Aurkezpenerako epea. Epea azaroaren 25ean amaitzen da (barne). Lanak Lezoko Udal Liburutegira eraman beharko dira.

5. Epaimahaia. Antolatzaileek izendatua. Epaia apelaezina. Gerta liteke sarietakoren bat eman gabe uztea, aurkeztutako lanek behar adinako maila ez izateagatik. Epaiaren berri Lezoko Udal Liburutegiko blogean emango da.

6. Sariak. Hamar sari (maila bakoitzeko bi). Liburuak erosteko 100 euroko hamar bale.

7. Sariak ematea. Abenduaren 16an, 19:00etan, Lezoko Udal Liburutegian.

Arloa edo saila