VI. OrriBakar literatur lehiaketak baditu irabazleak

Ar, 2019-12-17 11:23

Sari-banaketa ekitaldia gaur izango da, 19:00etan Udal Liburutegian. Saritutako lanak Lezoko Udal Liburutegiko blogean argitaratuko dira.

Lezoko Udal Liburutegiak OrriBakaR literatur lehiaketaren seigarren edizioa antolatu du herriko 6 eta 15 urte bitarteko haurrentzat.

Izenak dioen bezala, parte-hartzaileek edozein genero literarioko lanak aurkeztu behar izan dituzte, betiere orrialde bakar batean idatzita eta euskaraz, noski.  

Dagoeneko epaimahaiak hautatu ditu kategoria bakoitzeko irabazleak:

  • (6-7 urte) Oier Altuna Izagirre: “Oier eta herensuge mahikoa eta ispiritua”
  • (6-7 urte): Epaimahaiak sari bakarra ematea erabaki du
  • (8-9 urte): Haizea Esnaola Oiaga: “Neska txiki bat”
  • (8-9 urte): Garazi Intxaurrandieta Amiano: “Goraneren aterkia”
  • (8-9 urte): Beñat Beristain Muguruza: “Itsas Berden mamuak al daude?”
  • (10-11 urte): Hegoa Illarreta Beñaran: “Tantaka, tanta…”
  • (10-11 urte): Amaia Izulain Beldarrain: “Eskola beldurgarria”
  • (12-13 urte): Ane Jaunarena Cereijo: “Gaixorik nago”
  • (12-13 urte): Jurgi Sarasola Artola: “Eta berriz…”
  • (14-15 urte): Ibai Olaziregi Landaburu: “Azken zeregina”
  • (14-15 urte): Jon Esnaola Lopez: “Gloria”

Beraz, guztira 10 sari banatu dira eta irabazleek liburuak erosteko 100 euroko txartelak jasoko dituzte.

Sari-banaketa ekitaldia gaur izango da, 19:00etan Udal Liburutegian. Saritutako lanak Lezoko Udal Liburutegiko blogean argitaratuko dira.

Arloa edo saila