Bizitzan zehar dolu ugari igarotzen ditugu. Zer esanik ez duela gutxi pandemia garaian bizi izan genituen bizitza aldaketa eta erlazio aldaketa eta hausturetan. Agur asko esan behar izaten ditugu, batzuetan hala nahi dugulako, baina beste askotan bizitzak edo heriotzak beharturik. Nik neuk 2022ko apirilaren 11n betirako agur esan behar izan nion nire aitari ezustekoan. Eta horren ondoren, dolua hasi zen. Ohikoa den egoera bat izan arren tabu gisa dugu oraindik; izan ere, ez da horri buruz hitz egiten ez eskoletan ezta kalean edo komunikabideetan ere. Normalean prozesu hau bakarka eta ezkuturik eramaten dugu, gizaki sozialak izanda ere, eta proiektu honen bitartez doluari ahotsa eman nahi zaio. Ziur nago zuk zeuk ere, zerbaiti edo norbaiti agur esan diozula, eta ez zarela ausartzen ingurukoekin partekatzera. Beraz, proiektu hau behar horretatik sortu da, doluari buruz hitz eginez tabuarekin amaitzeko.
Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.
