2018KO EKAINAK 25

Lezon, 2018ko ekainaren 25ean, astelehena, goizeko 08:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2018ko ekainaren 11n egindako bilkurako akta onartzea (2018ID210011).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Txulotxo 1,2,3,4 eta 5ko jabekideei aipatu eraikinen fatxadan birgaitze lanak gauzatzeko obra baimena emateko proposamena (2018H0030009).

2018-06-08an eta 1423 zenbakiko erregistro bidez, A.V.V. jaunak, Txulotxo 1,2,3,4 eta 5 zenbakiko Jabekideen izenean, aipatu eraikinen fatxadaren birgaitze lanak gauzatzeko obra baimena eskatu du. Horretarako egin beharreko 62.261,00€tara igotzen den aurrekontua eta aldamioen instalazio proiektua aurkeztu ditu.

Espedientea aztertu eta honi buruz udal teknikariak egindako txostena ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Txulotxo 1,2,3,4 eta 5ko jabekideei (H20632576), aipatu eraikinen fatxadan birgaitze lanak gauzatzeko obra baimena ematea, aurkeztutako aurrekontuaren arabera, eta ondorengo baldintzetan:

· Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.

· Obra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da.

· Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.

· Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.

· Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko

· Obra baimena aurrekontuak definitzen dituen lanak egiteko da soilik, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.

· Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.

Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.

BI: Obra lanak burutzeko obra hondakinentzat kontenedorea jartzea beharrezkoa ikusten bada, lurzoru publikoko okupazioaren eskaera egin beharko da dagokion tasak ordaindu ondoren.

HIRU: Obra lanak egiteko beharrezkoa ikusi da aldamioak jartzea eta horretarako proiektua aurkeztu da. Oinezkoen igarobideak bermatu beharko dira: Jarriko diren aldamioek, aldamio azpitik direnean ere, 150 zentimetroko zabalera eta 220 zentimetroko altuera duen igarobide librea bermatuko dute .

Aldamioak jarri aurretik Udaltzaingoari jakinarazi beharko zaio (629-434-847 tfnoa), non eta noiz jarriko den, eta oztopatzen dituen ibilbideak nola moztu, seinaleztatu eta babestuko diren, inguruan ibiliko diren oinezkoak aintzat hartuta.

- Aldamioak espazio publikoko espaloian jarriko dira eta inola ere ez dute okupatuko trafikoari dagokion espazioa.

- Ezin da inolako iragarkirik jarri aldamioen gainean, eraikitzailearen izena izan ezik.

- Debekatuak daude karga eta deskargak burutzeko maldan jarritako oholak.

- Aldamioen baimenak ez ditu baimentzen honakoak: lur gehiagoren okupazioa, kontainerrak jartzeko baimena, karga eta deskarga burutzeko badoa, etab.

- Baimendutako epean aldamioa ez bada kentzen (120 m2 2 hilabetez), baimen berria eskatu beharko da.Baimen berriaren eskaera aurreikuspen epe berri batekin egingo da tasak likidatu ahal izateko.

LAU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da. Hondakinen kudeaketa azterlanik aurkeztu ez dutenez, hondakinen kudeaketa azterlanaren balorazioa obraren gauzatze aurrekontuaren % 0,75ekoa dela estimatu da. 466,98€ alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

BOST: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko du interesatuak.

3. Jaizkibel Hiribidea 23ko jabekideei balkoien konponketak burutzeko obra baimena emateko proposamena (2018H003004).

2018-05-04an eta 1086 zenbakiko sarrera erregistro bidez, J.R.P.B. jaunak, Jaizkibel Hiribidea 23ko jabekideen izenean (H20218798) obra baimena eskatu du aipatu eraikineko mendebalde eta hegoaldera ematen duten fatxadetako balkoiak konpontzeko.

Horretarako dagokion proiektu bisatua 115.484,09€tara igotzen den aurrekontua eta aldamioen instalazio proiektua aurkeztu dute.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT:Jaizkibel Hiribidea 23ko jabekideei (H20218798) Obra baimena EMATEA aipatu eraikineko mendebalde eta hegoaldera ematen duten fatxadetako balkoien konponketak burutzeko, aurkeztutako dokumentazioaren arabera eta ondorengo baldintza hauekin:

· Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.

· Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.

· Obra baimena aurkeztutako memorian azaldutako lanak egiteko baimena da, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.

· Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.

· Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.

· Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.

· Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko.

· Aldamioak edo eta kontenedoreak jarri aurretik udaltzaingoari jakinarazi beharko zaio (629-434-847 tfnoa), non eta noiz jarriko den, eta oztopatzen dituen ibilbideak nola moztu, seinaleztatu eta babestuko diren, inguruan ibiliko diren oinezkoak aintzat hartuta.

· Oinezkoen igarobideak bermatu beharko dira aldamioak jartzean, gutxieneko igarobideak 150 zentimetroko zabalera izango dute. Igarobidea aldamio azpitik direnean ere, 150 zentimetroko zabalera eta 220 zentimetroko altuera duen igarobidea bermatuko da. Ikusgarritasuna bereizteko diferentzi kromatikoa duten elementu lagungarria erabiliko dira.

Lehen solairuaren parean aldamioari bandeja iragazgaitza jarriko zaio, lanean dabiltzanean eror daitezkeen hondakinak kalera eror ez daitezen.

BI:Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da. Beraz, jarriko beharreko bermea 1.305,95€ x 1,2 = 1.567,14€koa da.. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

HIRU:Obra lanak burutzeko obra hondakinentzat kontenedorea jartzea beharrekoa ikusi da. Edukiontzi hau beti estalia egon beharko da hautsa ez harrotzeko, eta alturatik hondakinak jaurtitzeko neurri bereziak hartuko dira hondakinak bide publikora ez erortzeko eta hautsa ez harrotzeko.

LAU:Baimena ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko da.

4. Altamirara hiri irisgarritasuna bermatzeko obra kontraturako sailkapena onartu eta esleipen proposamena (2018H0100001).

Altamirara hiri irisgarritasuna bermatzeko obrak kontratatzeko espedientea hasi eta gero lehiaketara aurkeztutakoak kontratazio mahaiak aztertu eta baloratu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako eta onartutako eskaintza tekniko eta ekonomikoen baloraketa kontuan izanik puntuazio orokorra eta haren araberako sailkapena onartzea:

memoria

trafikoa

oinezkoak

prezioa

epea

GUZTIRA

1

MURIAS

10,5

2,5

2

73,64

4

92,64

2

URBYCOLAN

14

2,75

2,5

69,88

0

89,13

3

MOYUA

10,5

2

2,5

71,26

0

86,26

4

ALTUNA y URIA

7

1,5

1,5

74,00

0

84,00

5

OBEGISA

7

2

2

71,85

1

83,85

BI:Kontratuaren esleipena gauzatu baino lehen sailkatuak, CONSTRUCCIONES MURIAS S.A.k jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita 7 lanegunekoepean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea eta berme osagarria jarri Baldintza Agirietako 14 klausulan zehazten den moduan. Berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 24.339,11 euro.

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela frogatzen duen dokumentazioa Baldintza Agirietako 16 klausulan zehazten den moduan.

c) Erantzun zibileko eta Eraikuntzaren orotarako arrisku aseguruaren polizaren kopia eta egunean dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia, Baldintza Agirietako 24 klausulan zehazten den moduan.

Eskatutako agiriak arestian aipatutako zazpi (7) laneguneko epean aurkezten ez badira, lizitatzaileak eskaintza erretiratu egin duela ulertuko da. Hori gertatzen bada, puntuazioaren arabera antolatutako eskaintzen zerrenda hartu eta haren ondorengo lizitatzaileari eskatuko zaio lehen aipatutako agiri horiek aurkez ditzala.

5. Altzateko udal igerilekuaren eta Altamirako auzotarren elkartearen lokalaren egungo egoera deskribatzen duen dokumentazioa onartu eta jabetza erregistroari hauek obra berri gisa inskriba ditzatela eskatzeko proposamena (2018H0580001).

Lezoko Udalak Jabetza Erregistroan inskribatu nahi ditu berak eraikitako eraikinak.Alde batetik, udal igerilekuen eraikina dago; eta, bestetik, igerilekuen ondoan dagoen balio anitzeko lokala, Lezoko Altamira auzoko auzotarren elkarteak erabiltzen duena.

1093/1997 Errege Dekretuak 45. artikuluan xedatutakoaren arabera (1093/1997 Errege Dekretua, uztailaren 4koa, hirigintza-egintzak Jabetza Erregistroan inskribatzeari buruzko Hipoteka Legea betearazteko Erregelamenduaren arau osagarriak onartzekoa):

«Akzesioaren bidez finkaren atal egin diren eraikinak edo horien hobekuntzak kasuan-kasuan aplikatu beharreko hirigintza-antolamenduaren araberakoak direnean, horiek Jabetza Erregistroan inskriba daitezke hipoteka-legeriak ezarritako tituluen bidez.Horretarako, tituluotan ondokoa agertu behar da, gutxienez: solairu-kopurua, okupatutako lurzatiaren azalera, guztira eraikitako metro koadroak, eta, proiektu onetsian halakoa zehaztu bada, etxebizitza-, apartamentu-, estudio-, idazgu- edo bulego-kopurua edota bereiztuta aprobetxa daitekeen beste edozein osagairen kopurua.»

Udal arkitektoak dokumentu bat prestatu du, eta, bertan, Altzateko udal igerilekuaren eta goian adierazitako balio anitzeko lokalaren egungo egoera deskribatzen da.Dokumentu horrek memoria bat eta bost eranskin ditu, eta aise betetzen ditu 45. artikulu horretan adierazitako eskakizunak.

Jabetza Erregistroan sartzeko hipoteka-legerian adierazitako tituluei dagokienez, Hipoteka Legearen 3. artikulua kontuan hartuta, 1093/1997 Errege Dekretuaren 2. artikuluak hau dio 2. eta 3. zenbakietan:

«2. Legeriak beste zerbait ezartzen duenean izan ezik, administrazio-egintzak izaera horretako ziurtagiriaren bidez inskribatuko dira; ziurtagiri horrek honako betekizunok bete behar ditu:

a) Erakundearen edo bestelako organo jardulearen idazkariak horren ale bikoiztua egin behar du, hartutako erabakia hitzez hitz jasota.

b) Ziurtagiriak adierazi behar du egintzak administrazio-bidea agortu duela, erregelamendu honetan erabaki jakinentzat ezarritakoa salbu.

c) Ziurtagirian agerrarazi behar dira erabakiak ukitutako pertsona, eskubide eta finken inguruabarrak, hipoteka-legeriak ezarritakoaren arabera.

3. 2. paragrafoaren kasuan, behin idazkun egokia egin ostean, erregistratzaileak ziurtagiriaren ale bat artxibatuko du, eta bestea itzuliko du, eginiko eragiketei buruzko oharrarekin.Inskripzio osoari zein zati bati ezezkoa eman bazaio edo hori eten bada, erregistratzaileak agerrarazi behar du bere ustez zein den biderik egokiena etetea ekarri zuen akatsa ongitzeko, edo, hala denean, zein den inskripzioa lortzeko modurik onena, akatsa ongiezina izateagatik, tituluari ezezkoa eman zaionean.»

Titulua inskribatzeko eskakizunei dagokienez, hau dio 1093/1997 Errege Dekretuaren 46. artikuluak:

«Aurreko artikuluko tituluak inskribatzeko, hurrengo betekizunok bete behar dira:

1. Lizentzia egokia lortu dela egiaztatu behar da, salbu eta legearen arabera halakorik behar ez denetan.

2. Eraikina eraikitze-bidean bada, 50. artikuluak aipatu teknikariak egiaztatu behar du, aurreko artikuluan jasotako datuei dagokienez, obra berriaren deskripzioa bat datorrela kasuan kasuko lizentzia lortu duen proiektuarekin.

3. Eraikina amaituta dagoela adieraziz gero, aurreko zenbakietan zehaztutakoaz gain, ziurtagiriak egiaztatu behar du obra amaitu dela, eta, datu horiei dagokienez, bat datorrela kasuan kasuko proiektuarekin.»

Jabetza Erregistroan jaso behar den dokumentazioa prestatu eta sinatu behar duen teknikari eskudunari dagokionez, hau dio 1093/1997 Errege Dekretuaren 50. artikuluak:

«Kapitulu honetan xedatutakoaren ondoreetarako, ulertzen da teknikari eskuduna dela:

1. Eraikitze-lizentzia zein proiekturentzat eman eta proiektu hori sinatu duen pertsona, bai proiektua berak bakarrik sinatu duenean, baita beste pertsona batzuekin batera sinatu duenean ere.

2. Berak bakarrik edo beste batzuekin batera obra zuzentzeko ardura hartu duena.

3. Beste edozein teknikari, baldin eta kasuan kasuko elkargoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatzen bada pertsona horrek behar besteko ahalmenak badituela.

4. Kasuan kasuko udalean eginkizun hori bereganatu duen udal teknikaria.»

Araubide juridiko horri dagokionez, Lezoko Udalak udal arkitektoaren dokumentua onartu behar du, eta udal idazkariak ziurtatu, Jabetza Erregistroan obra berri gisa inskriba dadin eskatzeko.

Horrenbestez, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT.-Udal arkitektoak idatzitako dokumentua onartzea («Altzateko udal igerilekuaren eta Altamirako auzotarren elkartearen lokalaren egungo egoera deskribatzeko dokumentazioa»).

BI.-Jabetza Erregistroari eskatzea eraikin horiek obra berri gisa inskriba ditzala.

6. Transportes TIC, S.L. enpresari dekantagailua egiteko obra baimena emateko proposamena (2018H0030008).

2018ko ekainaren 8an A.T.k, TRANSPORTES TIC S.L. enpresaren izenean, enpresa horrek Gaintxurizketa bidean dituen instalazioetan hobekuntza lanak egiteko baimena eskatu du (sarrera erregistroa 1438). Zehazki hauek dira proposatzen diren lanak:

Gaur egun dagoen dekantagailuan hobekuntzak

Dekantagailu berri baten eraikuntza

Ur-zikinen hartunea

Makinaria garbitegi berria

AURREKARIAK

2009 urtean, enpresaren jarduera legeztatze prozesuaren baitan, URA Ur Agentziak AGENCIA MARITIMA ALGEPOSA S.A. (gero TRANSPORTES TIC S.L. izen aldaketa) enpresari Zubitxo errekan hondakin urak isurtzeko baimena eman zion (2009ko maiatzaren 4ko ebazpena, 2008H0050012 espedientea).

2016ko uztaila eta abuztuan TRANSPORTES TIC S.L. (ALGEPOSA) enpresak Gaintxurizketa bidean dituen instalazioetatik isurketak egin ziren Zubitxo errekara (2016H0190034). Isurketa horien ondorioz, erreka guztiz zikina gelditu zen zenbait egunetan (solidoengatik) eta argazkiak eta txostena bidali zitzaion URA Ur Agentziari.

Kutsadura enpresaren instalazioetan makinaria garbitzerakoan eragin zela ikusi zen.

Horren ondoren, enpresa eta URA Ur Agentziaren artean hainbat bilera egin dira urte hauetan egoera zuzendu eta gaur egun enpresa horrek Zubitxo errekara isurtzen dituen ur zikinak ondo kudeatu aldera. Lezoko Udala beti informatua egon da bilera horien inguruan.

TXOSTENA

Aipatu bezala proiektuan hurrengo lanak proposatzen dira:

Gaur egungo dekantagailuaren hobekuntza. Lau zeldaz osaturiko dekantagailua da, guztira 11,30 x 2,5 metroetako dimentsioak dituena. Halere, uraren sarrerako eta irteerako hodien kokapena dela eta, lau zelda horietatik bi bakarrik eraginkorrak direla adierazten da. Hori zuzentzeko hodi horien disposizioa aldatuko da eta zelden altuera handituko da, dekantagailuaren eraginkortasuna handitzeko (metro batetik 1,2 metrotara).

Dekantagailu berria. Gaur egungo dekantagailutik ateratzen den ura beste dekantagailu batera eramango da. Dekantagailu berri honek aurrekoaren dimentsio berdinak edukiko ditu (11,30 x 2,5) eta zelden altura metro batekoa izango da.

Ur zikinen hartunea. Enpresaren instalazioetatik Udaletxeko ur zikinen kolektorera, 220 metro lineal dituen PVC-ko 300 mm-ko hodi berri bat egingo da. Lehenengo 60 metroak enpresaren instalazioen barruan egingo dira, eta beste 160 metroak Bide-Alde baserriaren hegoaldetik eta gero Borda baserrira doan herri-bidetik behera Eugenio Otxoa kalearekin bidegurutzera arte. Trazatu guztian zehar 8 arketa aurreikusten dira.

Garbitegi berria. Makinak garbitzeko eremu berria 17,50 x 3,40 metroko dimentsioa duena. Bere zeregina da granelak mugitzeko erabiltzen diren makinak garbitzea. Garbiketa horretan presiopeko ura erabiliko da, xaboirik gabe. Garbitegitik jasotzen diren urak grasa bereizgailu batetik pasako dira ur zikinen hodira isuri baino lehen.

Hondakinak Kudeatzeko Azterketa eta Kutsatzeko Ahalmena duten lurrak

Memoriaren I Eranskinean jasotzen da azterketa hori. Horren arabera obran sortzen diren hondakin guztien kudeaketaren kostea guztira 1.039,74 eurotakoa da.

Memorian jasotzen diren datuen arabera, hondeaketan aterako diren 481,092 m3-etatik, 267,046 m3 obran bertan erabiliko dira, eta hortaz 214,046 m3 dira kanpoan kudeatu beharreko lurrak. Horretaz gain hormigoia, asfaltoa, metalak eta beste udal hondakinak ere kanpoan kudeatuko dira.

Aipatu beharra dago enpresaren instalazioen barruan egiten diren hondeaketa lanetan ateratzen den lurra kutsatzeko ahalmena duen lurra izan daitekeela, izan ere, eremu hori Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioan jasoa dago. Hori horrela, gutxienez dekantagailu berriaren hondeaketa lanetan kanpo kudeaketarako ateratzen diren 126,046 m3-ak kutsatzeko ahalmen izan dezaketen lurrak dira.

Memoria orokorraren 7. Atalean ondo justifikatua dago hondeaketa lan horiek ez dutela behar lurzoruaren kalitatearen inguruko deklaraziorik, 4/2015 Legearen 25.c artikuluan jasotzen dena betetzen baita. Gainera 500 m3-ko lur bolumena baino gutxiagokoa denez hondeaketa lanetan sortuko dena, ez da beharrezkoa hondeaketa plana egitea (25.5 artikulua).

Hala eta guztiz ere, lanak hasi baino lehen ingurumen sailari igorri beharko zaio txosten bat lan horiek nola egingo diren azalduz, eta ateratako lurren karakterizazio lanak egin beharko dira kutsatuak edo ez dauden jakite aldera.

Azkenik, Hondakinak Kudeatzeko Azterketan zenbait akats ikusi dira, hala nola, proiektuaren tituluari dagokiona edota obra egingo den partzelaren eta bere mugakideen identifikazioari dagozkionak. Horretaz gain, azterketa horren 5.3 puntuan adierazten da eremu horretan ez dela existitu lurra kutsatu dezakeen jarduerarik, eta hori ere zuzendu beharra dago.

Espedientea aztertu ondoren, txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: TRANSPORTES TIC S.L. enpresari bere instalazioetan dekantagailua, saneamendua eta garbitegia egiteko obra baimena ematea, hurrengo baldintzak betez:

Egin beharreko hondeaketa lan batzuk Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioan jasota dagoen partzela batean egiten direnez, lanak hasi baino lehen ingurumen sailari jakinari beharko zaio lan horik egingo direla. Jakinarazpen hori Lezoko Udaletxean aurkeztu beharko da obra baimena eman eta gehienez 15 eguneko epean.

URA Ur Agentziak 2009ko maiatzaren 9ko ebazpenaren bitartez (2010ko urtarrilaren 12ko ebazpenean titularitate aldaketa) emandako isurketa baimena errebisatu beharko da, isurketa baldintza berriak jartze aldera. Isurketa baimen hori lanak bukatu arte ematen ez denez, Lezoko Udaletxean aurkeztu beharko da baimen hori errebisatzeko URA Ur Agentzian egindako eskaera, obra baimena eman eta gehienez 15 eguneko epean.

Bai dekantagailuan baita grasa bereizgailuan ere sortzen diren hondakinen kudeaketa nola egingo den azalduko duen dokumentazioa aurkeztu beharko da Lezoko Udalean lanak bukatu baino lehen.

Ur zikinen hartunea zein puntu zehatzean egingo den adosteko Lezoko Udaleko Ur Zerbitzuarekin jarri harremanetan (Xabier Fernandez, 607 118235).

Ur zikinen hodia herri-bidearen ertzetik egingo da. Obrak irauten duten bitartean, herri-bide hori erabiltzen duten bizilagunen joan-etorriak bermatu beharko dira.

Lanak egiteko hormigoizko zoladura moztu ostean zanga ireki eta hodi berria hondarrezko ohe gainean aurkeztu beharko da. Hodi berriaren gaina hormigoiz inguratu beharko da eta honen gainean abisu zinta bat jarri beharko da. Betelanek PN%95 eko trinkotasun maila izan beharko dute. Zoladura berria zoladura zaharrarekin mekanikoki josi beharko da asentu diferentzialak ekiditeko

Ur zikinen hodia sartzeko lanak hasi aurretik Udal Zerbitzu Teknikoekin zuinketa lanak egiteko hitzordua eskatu beharko da.

Behin lanak bukatuak, enpresak erabiltzen dituen makina guztiak garbitegi berrian garbitu beharko dira. Ezingo dira makinak garbitegitik kanpo garbitu, inongo egoeretan.

Behin lanak bukatuta eta egindako instalazioa berriak (makina garbitegia, dekantagailuak) martxan egonda ikusiko balitz TRANSPORTES TIC S.L. enpresatik ur zikinak isurtzen direla Zubitxo errekara, enpresaren ardura izango da bai Udalari baita URA Ur Agentziari ere jakinaraztea eta neurri berriak ezarketa aztertzea, betiere kutsadura ekiditze aldera.

BI: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 1.039,74 x 1,2: 1.247,69 € alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko ditu.

7. Sagasti poligonoan pabilioi multzo bat osatzen duten eraikinen kubierta iragazgaitzeko obra baimena emateko proposamena (2018H0030007).

Gabiria & San Juan Gestion y Fincas S.L.P. enpresak Lezoko Industrialdeko Jabekideen izenean 103 industrialdeko Sagasti poligonoko Iparraldeko pabiloi multzoaren teilatuaren birgaitze lanak gauzatzeko obra baimena eskatu dute 2018ko ekainaren 5ean ( 1385 erregistro zenbakia).

TXOSTEN TEKNIKOA

103 industrialdeko Sagasti poligonoko Iparraldeko pabiloi multzoaren azalera 7.160,83 metro karratukoa da. Bertan gaur egun udal artxiboan diren datuen arabera ondorengo jarduerak daude:

KALEA

ZKIA

PABILOI ZKIA

ENPRESA

Sagasti kalea

2

35

ELOCOM

Sagasti kalea

4

36 / 61

FERVICA

Sagasti kalea

6

37 / 60

IRU LEZO MONTAJES ELECTRICOS S.L.

Sagasti kalea

8

38 /59

OARSOTEK

Sagasti kalea

10

39 / 58

OXER SPORT

Sagasti kalea

12

40 / 57

ASTILAN

Sagasti kalea

14

41 / 56

TALLERES Y MONTAJES BIDER S.L.L.

Sagasti kalea

16

42 /

URLAPLAST

Sagasti kalea

18

43 / 54

URLAPLAST

Sagasti kalea

20

44 / 53

RUBITEC

Sagasti kalea

22

45 / 52

RUBITEC

Sagasti kalea

24

46 / 51

MECANIZADOS BIDASOA

Sagasti kalea

26

47 / 50

MECANIZADOS BIDASOA

Sagasti kalea

28

48 / 49

LIFITEC

Haritzabakar kalea

14-15

55

NORCLAMP

Obra baimenak emateko bertan diren jardueren egoera aztertu da udal artxiboan eta ondorengo laburpena egiten da :

KALEA

PABILOI ZKIA

ENPRESA

EGOERA

ESPEDIENTE ZKIA

Sagasti, 2

35

ELOCOM

Jarduera baimena du

2018H0040002

Sagasti, 4

36 / 61

FERVICA

Ez du jarduera baimena( dokumentu osagarria eskatu zitzaion 2003an eta ez dute aurkeztu)

Sagasti , 6

37 / 60

IRU LEZO MONTAJES ELECTRICOS S.L.

Jarduera baimena du

2012H0050008

Sagasti , 8

38 /59

OARSOTEK

Ez da dokumentaziorik aurkitu

Sagasti , 10

39 / 58

OXER SPORT

Jarduera baimena du

2006H0040015

Sagasti, 12

40 / 57

ASTILAN

Jarduera baimena du

2006H0050011

Sagasti, 14

41 / 56

TALLERES Y MONTAJES BIDER S.L.L.

Ez du jarduera baimenik

Sagasti, 16

42 /

URLAPLAST

Jarduera baimena du

(903- 06) 1989

Sagasti, 18

43 / 54

URLAPLAST

Jarduera baimena du

(903- 06)1989

Sagasti, 20

44 / 53

RUBITEC

Jarduera baimena du

(92) 1988

Sagasti, 22

45 / 52

RUBITEC

Jarduera baimena du

(92) 1988

Sagasti, 24

46 / 51

MECANIZADOS BIDASOA

Ez du jarduera baimenik

Sagasti, 26

47 / 50

MECANIZADOS BIDASOA

Ez du jarduera baimenik

Sagasti, 28

48 / 49

LIFITEC

Jarduera baimena du

2009H0050011

Haritzabakar, 14-15

55

NORCLAMP

Jarduera baimena du

(892-01) 1999

· Sagasti 4 zenbakian den Fervica Oiartzun enpresaren jarduera baimen tramitazioa 2003 urtean hasi ziren. Dokumentazio osagarria eskatu zitzaien eta oraindik ez dute aurkeztu.

· Sagasti 8 zenbakian den Oarsotek enpresaren jarduera baimenik ez du tramitatu.

· Sagasti 14 zenbakian den Talleres y Montajes Bider S.L.L. enpresari 2018 urteko martxoan ,uraren titulartasun aldaketa tramitatu zuenean, hilabeteko epea eman zitzaion jarduera espedientea tramitatzen hasteko eta oraindik ez du dokumentaziorik aurkeztu.

· Sagasti 24-26an den Mecanizados Bidasoa enpresak ez du jarduera baimenik tramitatu.

Udal artxiboan diren datuak ondo direla kontsideratuz, interesatuak aldaketarik egon dela nabaritu ezkero, hauen berri udalari jakinarazteko eskaera egiten da. Betiere gogorarazi, jarduerak legeztatu zirenetik gaurdaino aldaketarik izan balute gauzatu diren aldaketak ere legeztatu behar direla.

Teilatuaren birgaitzen lanen baimen eskaerarekin batera egingo diren lanak definitzen dituen proiektua aurkeztu da ondorengo atalekin: memoria, kalitate kontrol plana, osasun eta segurtasun oinarrizko estudioa, hondakinen kudeaketa estudioa, planoak, aurrekontua eta plegu teknikoak.

Baldintza partikularrak:

· Teilatuaren birgaitze lanak egitean su sektore ezberdinen kanpo su hedadura mugatzeko babesen azterketa egin beharko da eta dagokion neurri zuzentzaileak gauzatu beharko dira.

· Proiektuak adierazten da obra lanen iraupena 3 hilabetekoa izango dela eta gehienez bost langile arituko direla lanean. Segurtasun planean teilatuaren perimetroan barandak jarriko direla adierazten badu ere, inon ez du adierazten langileak teilatura nola igoko diren, materialak nola igoko dituzten eta hondakinak nola jaitsiko dituzten.Horregatik, gogorarazi elementu lagungarriren bat jarri nahi izango balitz obrak hasi aurretik honen legeztatzea tramitatu beharko litzatekeela.

· Obran sortzen diren hondakinen kudeaketa egokia bermatzeko araudiak adierazten duen Hondakinen Kudeaketa Estudioaren aurrekontuaren %120 bitarteko bermea aurkeztu beharko da. Lanak amaitzean kudeaketa egokia bermatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da bermea itzultzeko eskaerari erantsita. Kasu honetan hondakinen kudeaketa estudioaren aurrekontua 1.076,01 € koa dela kontuan izanik, 1.291,21 € tako bermea aurkeztu beharko dute.

· Obra lanak burutzeko baliabide lagungarriak erabiltzeko lurzoru publikoa mugatu behar da eta lurzoru publikoko okupazioaren eskaera egin beharko da okupatu behar den azalera eta epeak definituz eta dagokion tasak ordaindu ondoren.

Baldintza orokorrak:

· Obra enpresa batek baino gehiagok edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.

· Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da. Obra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da.

· Obra hasi aurretik beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.

· Obra baimena memoriak azaltzen dituen lanak egiteko da, honenbestez, ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.

· Eskatzaileak pertsonak zarata eta bibrazioetatik babesteko indarrean del legediak dioena bete beharko du. Horrela, obrak ezingo dira jaiegunetan egin ez eta lanegunetan ere gaueko 21:00etatik goizeko 8:00ak arte.

· Obra lanak burutzeko obra hondakinentzat edukiontzia jartzea beharrezkoa ikusten bada, lurzoru publikoko okupazioaren eskaera egin beharko da dagokion tasak ordaindu ondoren.

· Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, obrak egiterakoan nahiz gerora, obrak egindako eskaerari lotzen zaizkiola egiaztatzeko xedez.

· Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.

Espedientea aztertu ondoren, txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Industrialdeko Jabekideei103 industrialdeko Sagasti poligonoko Iparraldeko pabiloi multzoaren teilatuaren birgaitze lanak gauzatzeko obra baimena ematea.

BI : Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko ditu gauzatze lanen aurrekontua 273.466,98 € koa dela kontuan izanik.

HIRU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 1.076,01 x 1,2 = 1.291,21 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

LAU: Lezoko Industrialdeko Jabekideei 103 industrialdeko Sagasti poligonoko Iparraldeko pabiloi multzoan udalean diren datuak ongi diren adieraztea. Halaber, jakinaraztea jarduera baimena ez duten enpresek hilabeteko epea dutela jardueraren legeztatze tramitazioa hasteko edo eskatu zitzaien dokumentazio osagarria aurkezteko.

PERTSONALA

8. M.G.I.k bere seme-alaben zaintzagatik eskatutako soldatarik gabeko baimena ontzat hartzeko proposamena (2018PE040003).

Gizarte langilea den M.G.I.k, 2018ko maiatzaren 23an aurkeztutako eskabidean, 2018. urteko uztailaren 16tik 30era bitarteko soldatarik gabeko baimena eskatu du seme-alaben zaintzagatik.

Eskaria azterturik, ikusirik teknikariak egindako txostena, eta eskariaren berri Gizarte Zerbitzutako buruari emanik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT Ontzat hartzea M.G.I.k bere seme-alaben zaintzagatik eskatutako soldatarik gabeko baimena.

BI: Baimena 2018ko uztailaren 16an sartuko da indarrean, eta uztailaren 30a bitarte iraungo du.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

9. Berdintasun teknikariaren lan egutegia onartzeko proposamena (2018PE060002).

Tokiko Gobernu Batzordeak 2017/12/04n eta 2018/01/15n egindako bilkuretan udal zerbitzu eta sail ezberdinetako lan egutegiak onartu zituen.

Ildo honetatik, berdintasuneko teknikariak bere lana eta bizitza pertsonala egungoak baina hobeto uztartuko lukeen lan egutegia proposatu du.

Espedientea aztertu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Berdintasun teknikariaren lan egutegia onartzea. Ezaugarriak hurrengoak dira:

· Astelehenetik ostegunera lana egitea, egunean 4h22,5min.

· Astelehenetan, asteazken eta ostegunetan goizeko ordutegia. Sarrera ordua 8:30etatik 9:00etara.

· Asteartetan, arratsaldeko ordutegia. Sarrera ordua: 16:00 orduetan.

· Prest agertzen da lan-betebeharrengatik ordutegia aldatzeko beharren arabera.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

10. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, ekainaren 11z geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren 9:15etan eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243833tik 1243848ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna