Antzerkia

Antzerkia

Rob

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Rob itsasontzira igo zenean ez zuen jakin inoiz ez zela bueltatuko. Edo, agian, patuak erreserbatuta zeukan leku hori berarentzat. Irla bat non aurkituko duen bakarra bere burua izango den. Bizitza noraezean doanean gure lekua zein den jakitea oso zaila da. Gure bila datozen bitartean, irudimena gure salbamentu-txalupa bihurtzen da.

Multimedia
Antzerkia

Solo

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Edozein pailazoren habitat naturala eszena da, bere publikoarekin. Baina zer gertatzen da bakarrik geratzen denean? Kamerinoan nahasten dira pertsona eta pertsonaia. Bereizten dituen lerroa desitxuratzen den lekuan. Eszenatokia eta bizitza erreala ez den linboa. Muga horretan gertatzen da ikuskizun hau.

Pasa eta ikusi artista honen atzealdea, bere ideiak eta erokeriak. Ikus ezazue bakardadea eta errutinatik irudimenez eta umorez bere burua nola defendatzen duen.

Sartu eta ikusi inork ikusten ez duena. Pertsona bat bere aurrean. Ikuslerik gabeko aktore bat, pailazo bat inork begiratzen ez dionean.

Berezko ideia: Roi Borrallas. Aktorea: Roi Borrallas. Argiztapen eta soinu diseinua: Joan Cot Ros. Kanpoko begirada: Joan Cot Ros. Off ahotsa: Julián González. Jantziak: Mina Trapp. Eszenografiaren diseinua: Roi Borrallas. Argazkiak: Alex Griffin, Txus García eta ACM. Banaketa: MonicaDeGira.

Multimedia
Antzerkia

Nire beldurrik maiteenak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Zeren beldur gara beldur garenean? Beldurrak beldurra ematen digu? Zenbat beldur dago gure beldurrean? Galdera hauekin obsesionatuta daude Von Simon irakaslea eta Von Soria irakaslea, gure zientzialariak. Bere laborategian beldurra sortu dezaketen formulak estutu, bihurritu eta maneiatzen dituzte. Baina, noski, beldurra ikertzeak beldur handia ematen du. Gure zientzialari bikainek aurrez aurre aurkituko dituzte beldur horiek eta haien mutazioak, beldurraren benetako formula bilatu eta aurkitu nahian dabiltzan bitartean. Musika eta ikus-entzunezkoa lagungarri izango dira beharrezkoak diren atmosferak sortzeko, geure beldurrak ezagutu, haiei aurre egin, elkarrekin bizi eta geure beldurren golkorako barre egin ahal izateko.

Fitxa

  • Testua: Ana Maestrojuán
  • Musika: Gorka Pastor
  • Zuzendaria: Ana Maestrojuán
  • Iraupena: 60 minutu
  • Aktoreak: Xabier Artieda, Iker Bengotxea
  • Emanaldiaren lekua: aretoko ikuskizuna
  • Publikoa: familiarra
Antzerkia

Euria

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Testurik gabekoa
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Markeliñe antzerki taldearen antzezlan berri honek, zerbait maite eta galtzen dugunean gertatzen zaigunari eta sentitzen dugunari buruz, eta jakina, gainditzeko dugun gaitasunari buruz hitz egiten du. EURIA testurik gabeko, hitzik gabeko proposamena da, eta eszenak forma bisualetan oinarrituz kontatzen dira. Antzerkia eta dantza, lengoaia osagarriak eta elkarren ondoan jarritakoak izango dira, istorioaren esanetara.

Gaiak tristura edo malenkonia eragiten baditu ere, ikuskizuna, umore ukituekin, ezuste bisualekin eta atmosfera poetikoan murgilduta dago.

Euria da...

Bo, protagonista, triste dago M. bikotekidea galdu duelako. Oroitzapenean murgilduta bizi da: Haren euritakoa etxeko esekitokian zintzilik.

Egun batean beste euritako bat aurkituko du kalean, apurtuta eta bertan behera utzita...

Zerbait maite eta galtzen dugunean gertatzen zaigunari eta sentitzen dugunari buruz dihardu Euria lanak.

Giro poetikoan, umore zertzeladez eta ikuste-ezustekoez, protagonistaren eta bi euritakoen elkarbizitza bitxia kontatuko digu istorio honek.

  • ZUZENDARITZA: Markeliñe
  • ANTZEZLEAK: Fernando Barado, Natalia García, Ioar Fernández
  • ESZENOGRAFIA: Jon Kepa Zumalde
  • JANTZIAK: Marijo de la Hoz
  • PROIEKZIOAK ETA ARGIAK: Paco Trujillo
  • IRAUPENA: 60'
  • HIZKUNTZA: testurik gabe
  • IKUSLEA: 3-10 urte 
Antzerkia

Pirritx, Porrotx eta Marimotots - Ostirala iritsi da!

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Bekoerrota kiroldegia

Gaur egun berezia da eskolan, Txapas irakaslearen azken laneguna baita. Harekin bizitutako abenturak eta ikasitako gauza polit guztiak ospatzera datoz Pupu, Lore, Porrotx eta Marimotots herriko lagunekin batera. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala!

Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kaxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera!

Antzerkia

Antzerki Talde Amateurren Jardunaldiak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Ziklo osorako bonoa 10 € / Sarrera bakoitza 5 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Ziklo osorako bonoa 10 € / Sarrera bakoitza 5 €

Antzerkia

Zeozertan dabil baina ez dakit zertan

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: "Gu familia bat gara?". Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana. Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesia bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak.

Metrokoadroka

Hainbat arte diziplinatan dabiltzan hamaika lagunek osatzen duten kolektiboa da Metrokoadroka. Artistentzako plataforma gisa eta sorkuntzarako elkargune gisa tresna eraginkor bat sortzea da bere asmoa.

Metrokoadrokaren helburua honako hau da: arte eszenikoetan zein arte plastikoetan sor daitezkeen proiektuak laguntzea, zabaltzea eta batzuetan sortzea. Beti ere kulturarekiko ikuspegi kritikoari eta esperimentazioari lehentasuna emanez. Arte diziplina ezberdinen arteko elkarrizketa eta elkarlana da esperimentazio horren oinarri nagusietako bat.

Harreman artistikoen sare antolatua da Metrokoadroka, eta horri esker gauzatzen ditu proiektuak. Sare horretan parte hartzen dutenek banakako edo taldeko proiektuak aurrera atera ahal izateko eskaintzen diete besteei euren ahala.

Kultura beste modu batean ulertzeko, egiteko eta kudeatzeko beharra dagoela uste dutelako antolatu dira modu honetan. Proiektuak sakontasunez, seriotasunez eta ausardiaz sortzea da Metrokoadrokaren erronka, auzolanean eta harremanen sareetan oinarrituz bere lana.

Fitxa artistikoa

  • Konpainia: Metrokoadroka
  • Zuzendaritza: Marina Suarez Ortiz de Zarate, Oier Guillan
  • Aktoreak: Maite Aizpurua, Edurne Azkarate, Javier Barandiaran
  • Jantziak: Idoia Beratarbide
  • Ekoizpena: Oscar Picazo (ENTER Banaketak)
  • Argiak: Junki Mayo
  • Soinua: Patxi Suinaga
  • Eszenografia laguntzailea: Alvaro Ledesma
  • Argazkiak: Mendi Urruzuno, Kulturaz
Multimedia
Antzerkia

Miñan

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du.

 Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.

FITXA ARTISTIKOA

Egileak : Ibrahima Balde - Amets Arzallus

Egokitzapena: Timberlake Wertenbaker

Zuzendari artistikoa: Ander Lipus

Zuzendari laguntzailea eta koregorafia: Philippe Ducou

Taula zuzendaritza: Manex Fuchs

Antzezleak: Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Fernández de Larrea, Mikel Kaye

Argiztapena: Oier Ituarte

Eszenografia: José Pablo Arriaga

Musika: Aitor Agiriano (Toro)

Jantziak: Ikerne Jimenez

Argazkia: Ainhoa Resano

Teaser : Ekain Albite

Diseinu grafikoa eta teknikoa: Mikel Unamuntzaga

Mediazioa: Arantxa Hirigoyen

Ekoizpena: Iasone Parada

Banaketa: Irantzu Azpeitia

Antzerkia

Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean.

Ba ote dakite beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?

Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?

  • Zuzendariak: Erika Olaizola, Iraia Elias, Amancay Gaztañaga
  • Zuzendaritzan bidelagun: Espe Lopez
  • Aktoreak: Iraia Elias, Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola
  • Testua: Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola, Iraia Elias
  • Testuaren orrazketa: Miren Amuriza
  • Kanpo begirada: Miren Gaztañaga
  • Jantziak: Barbara Rasso
  • Zuzeneko musika: Amancay Gaztañaga
  • "Izaki berria" kanta: Odei Barroso
  • Irudigintza: Kulturaz Kooperatiba
  • Kartela: Idoia Beratarbide
  • Argiztapenaren diseinua: Miriam Ubanet, Ana Da Graça
  • Teknika: Uhina
  • Konpainiak: Kamikaz Kolektiboa, Ttak Teatroa
  • Ekoizpena: Kulturaz Kooperatiba
  • Banaketa: Goizane Barroso
  • Iraupena: 70 minutu
Antzerkia

Menina. Soy una puta obra de Velázquez

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Menina, pertsona baten, askoren, guztien istorioa da. Txikitan bere ikaskideek lodia deitzen hasi zitzaizkion… Badakizu, ume-kontuak, ezta? Institutura iristean bere lekua aurkitu zuen: “Taldeko balea”. El Pradoko Museora egindako txango batean superlatibo eta kalifikatzaile berriak hartu zituen. Guztien artean, “Menina”rekin geratu zen. – Bai, noski -esan zuen bere artean-, Velázquezen obra PUTA bat naiz. Beraz, jaten eta gizentzen hasita, urteekin, mundua jan eta eszenatoki baten gainean bere egoa gizentzea erabaki zuen.

 

  •  Jatorrizko ideia: Pedro Luis López Bellot, Sergio Adillo y J.P. Cañamero.
  • Zuzendaritza: Pedro Luis López Bellot
  • Aztzezlea: Nuqui Fernández
  • Adaptazioa eta adaptazioa: Pedro Luis López Bellotx
  • Jantzia: Rafael Garrigós
  • Musika: Álvaro Rodríguez Barroso
  • Iluminazioa: Pedro Luis López Bellot y Jorge Rubio
  • Soinua: Álvaro Rodríguez
Multimedia