Bestelakoak

Bestelakoak

Beatbox tailerra

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Tomas Garbizu Musika Eskola

Partaidea:   Orodreth <Boris Bringas>

Musika eta sormena dira tailer honen oinarriak, zeinetan partaideetako bakoitza jabetuko den musika egiteko nahikoa dela giza gorputzarekin.

Aisialdi eta parte hartzailea den metodologia batekin, beatbox-a erabiliko dugu hurrengo helburuak lortzeko ari eroale bezala:

1. Musikaren bidezko sormenaren estimulazioa

2. Erritmika eta psikomotrizitatearen indartzea .

3. Hiri kultura berrien eta espresio artistikoko forma berrien ezagutza

Tallerreko partaideak Hip-Hopera sarrarazten errespetu eta integraziotik. Haien emozioak, pentsamendua eta barnean daukatena kanporta ateratzeko tresna bat baino ez dela ulertaraziz.

Bestelakoak

Diana

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Kalez kale

Partaideak: "Tomas Garbizu" Musika Eskolako Txistulariak

1967an sortu zen Jose Antonio Zapirain eta Jose Luis Gurrutxagaren ardurapean. Ikastolako inaugurazioa zela eta, antzerki talde bat sortu zen. Haur talde hura mantentzearren, txistua ikasten hasi ziren.

Txistulari talde horretatik hirurogei lagun pasa ziren. Talde hau izan zen baita Takili-Takulu txarangaren oinarria eta egungo Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolakoa. Hasiera batean, herriko jaietako dianetan, buruhandietan, dantza taldearekin, … jotzen zuten. Geroago inguruko herrietako jaietan ere parte hartuz ibili ziren. Handik gutxira, alardeak eta … antolatzen hasi ziren, bai Lezon eta baita kanpoan ere. Gaur egun herriko ekitaldi askotan parte hartzen dute. Taldearen arduraduna 2022 urte arte Estanis Karrera izan da.

Gaur egun, Joseba Etxegoien irakaslea da txistularien arduraduna.

Bestelakoak

Kantujira

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Aiton Bordatik abiatuta

Partaidetza irekia. Nahi duen guztia, ekintza honetan parte hartzera, GONBIDATUA DAGO.

ANIMA ZAITEZTE, gure asmo bakarra, gure kantekin giro atseginean eta lagun giroan, abesten gozatzea da.

Bestelakoak

Elkarrizketak - Emakumeak musika industrian

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Kultur Femme Ekintza.

Elkarrizketatuak: La Basu, Estrella Electrónica, Noa Eguiguren, Vittersweet, Ainhoa Larrañaga, Isa Villanueva eta Lidia Insausti.

Aurkezlea: Myriam Miranda

Hurbildu zaitez artista, promotore eta erakundeen eskutik musika industriaren zokoak ezagutzera.

 

Bestelakoak

Poesia eta musika emanaldia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gurutze Santuaren Basilika

Joan Navarro, Manel Rodríguez eta Goiztiri Duo taldearen poesia eta musika.

Bestelakoak

Poesia eta musika emanaldia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gurutze Santuaren Basilika

Puy Barral eta Manu Gaigne musikariarekin poesia eta musika emanaldia

Bestelakoak

Poesia emanaldia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Lierni Azkargorta eta Nerea Arrien-en poesia emanaldia.

Bestelakoak

Euskal Herriko Ekonomika Feministen IV. topaketa

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Mundubat-ek lantzen duen programaren barruan Euskal Herriko Ekonomia Feministen IV. Topaketak Lezoko Gezala auditoriumean, 10:00etatik 17:00etara.

Topaketa aukera bat izango da ahalduntze-prozesu bera bizi izan duten edo prozesu horretatik hurbil dauden emakume guztiek elkar ezagutzeko, eztabaidatzeko eta hausnartzeko aukera izan dezaten, beren jatorri, esperientzia eta ikuspegi desberdinetatik. Emakumeek gaur egun sistema neoliberal eta kapitalistaren barruan non gauden hausnartuko da, eta sistema horrek gure bizitzako esparru guztietan nola eragiten digun.

Mundubat, Mesoamerika mailan, Panama, Costa Rica, Guatemala, Chiapas, Honduras eta El Salvadorreko emakume eta feministen elkarteek bat egiten duten Mesoamerikako Sarearekin lan egiten dugu. Ekonomia Feminista ere landu dugu Kubako erakundeekin 2010az geroztik. Eta Euskadi mailan, 2014tik hona Ekonomia Feministako Eskolen bitartez proposamenarekin bat egin duten emakumeen eta haien erakundeen sare zabala dugu. Horregatik, Ekonomia Feministako Eskolen Ekonomia Feministaren IV. Topaketa egin nahi dugu Lezon.

Parte-hartzaileek harremanak eta aliantzak sortzeko aukera izango dute, aniztasunerako, hausnarketarako eta esperientzia pertsonalak eta kolektiboak partekatzeko gune batean, betiere elkarrekiko errespetuan, maitasunean eta sororitatean oinarrituta.

Ez otzana, ez esanekoa, emakume matxinatua axolagabearen kateak hausten

 

Bestelakoak

Mikra

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Akrobaziaren munduak bere baitan “normaltzat” duen “perfekzioaren” bilaketan aurkitzen dira bi akrobata eszenatoki batean. Bide horretan oztopo izango diren, ezadostasunek, arazoek eta enpatia faltak, sentitzen direna eta besteek beraiengan ikusten dutenaren artean dagoen aldea aztertzera eramango ditu. Nola identifika gaitezke erakusten dugunaren eta garenaren artean?Aske bizi dugu geure nortasuna? Genero eta rol estereotipoetatik abiatuz, guztiok bizi ditugun,gurasotasun, edo identitatea bezalako gaien zertzeladekin, botere harremanak ikusarazteko, zirku diziplinak akrobatikoak lengoaia gisan baliatzen dituen pieza da mikra.

 

FITXA ARTISTIKOA

  • Zuzendariak: Amancay Gaztañaga Sagarzazu,Iraia Elias Muniain
  • Akrobatak: Irati Gonzalez Jaimerena,Koldo Arakistain Irazusta
  • Iraupena: 40 min – Publiko mota: adin guztiak
  • Generoa: zirku garaikidea. Binakako akrobazia lurrean eta trapezioan, oihalak, antzerkia eta dantza
Bestelakoak

Frankismoak zigortutako maisu-maistrei omenaldia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Herri Eskola kanpoaldean

2021eko uztailaren 20an egindako Udal Batzarren aho batez erabaki eta adostu zen bezala, Lezon frankismo garaia errepresaliatutako maisu-maistrei omenaldia egingo zaie martxoaren 20an 12:30ean Herri Eskolako kanpoaldean.

Egitaraua:

  • Plakaren desestalketa (Udala eta familia kideak)
  • Agurra eta lore eskaintza
  • Koruaren emanaldia
  • Hitzartzeak (Udala, Etxetxo eta beste zenbait)
  • Musika emanaldia (kantaria)