Hitzaldia
Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa ospatzen denean, Oihana Kortazar mendiko lasterkari handiak hitzaldia eskainiko du. Mendi lasterketetan palmaresik handiena lortu duen euskal korrikalaria da. Zegama, Aizkorri, Skyrunning eta kilometro bertikaleko munduko txapelketa irabazi ditu...
Alex, bizkaitarra, alpinista, aizkolaria, harrijasotzailea… kirolari handia da. 21 urte besterik ez zuela bere lehendabiziko zortzimilakoa igo zuen, Karakorum mendilerroko Broad Peak (8.051 m). Ordutik aurrera 30 espedizio ingurutan parte hartu du eta 14 zortzimilakoetatik 10 igo ditu.
Maskara:
Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.
Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.
------------------------------------------------------------------------------------------------------
Asier Arregi Nekazaritza Ingeniaria, Geobiologoa, Uhin Elektromagnetikoetan aditua eta Lau-buru Teknologiako Zuzendaria da.
Lehen pertsonan bizi izan zuen elektrosentikorra izatea zer den, eta orduan hasi zen gai horietan profesionalizatzen. Hitzaldian uhinak zer diren, uhin mota desberdinen arteko ezagutzak eta uhin elektromagnetikoek historian zehar izan duten eragina azalduko digu. 5G zer den. Halaber, ikusiko dugu non dauden legezko mugak eta zer egin daitekeen udal mailan beste gomendio batzuk kontuan hartuta. Azalduko digu nola zaindu higiene elektromagnetikoa gure etxeetan, lantokietan eta hainbat bizikidetza-gunetan.
Hizkuntza: euskara eta gaztelania.
Hizlaria: Raquel Amigo.
Osasun psikologoa eta neuroinmunologian aditua.
Covid neurrien eragin psikologikoak haur eta nerabeengan, orain eta etorkizunean.
Hizlaria: Anturo Vinuesa, familiako medikua.
Helduei, gazteei eta nerabeei zuzendutako eta indarkeria matxistari buruz gogoeta egin, sentsibilizatu eta horri aurre egitea helburu duen umorezko klownferentzia
Enarak Aranzadik sustatutako herritar-zientzia proiektu bat da eta Lezoko Udalari esker hasiko da aurten modu berriztatzailean. Proiektu honek herritarrak hiriko hegaztien aniztasunari buruz sentsibilizatu nahi ditu, hirigunean behatzen diren eta intsektiboroak diren enara arrunta, enara azpizuria eta sorbeltz arruntaren habien jarraipena eginez. Proiektu honen bidez, hegazti hauen habien suntsipena geldiarazi eta haien kontserbazioa eta zainketa sustatu nahi da.
Proiektu honetan parte hartu nahi baduzu eta hegazti hauei buruz gehiago ezagutu, maiatzaren 6an (osteguna), 19:00etan, Gezalako Auditorioan, Aranzadiko Ornitologia Saileko adituek hegazti hauek nola bereizi, beraien ezaugarriak, eta herritarren zientzia proiektu honetan nola parte hartu azalduko dute.
Lezoko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak babestutako proiektua da hau.
Ander León historialaria (Emakumeekiko errepresioa frankismoan. Saturrarango adibidea)
Agustina Pontesta Etxetxo (Emakumeen aurkako errepresio frankista Lezon)
“Agerikoak eta ezkutukoak: Bizitzak erdigunean covid-19 garaian”, hitzaldia, Emagin Elkartea. Covid-19ak emakumeengan edota zenbait kolektibo zaurgarriengan eta berdintasunarekiko izandako eraginak hizpide dira hitzaldi honetan, ikuspegi feministatik abiatuta. Bizitzak erdigunean jartzeko premiaz ariko da Miren Aranguren soziologo eta bilgune feministako kidea. Bere hitzetan, koronabirusarena ez da osasun krisia bakarrik, sistema osoaren krisia baizik.
Liburuak eguneroko formatua dauka. 2018ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia du abiapuntu, eta lasterketa horretako gorabeherak kontatzen ditu, lasterketa bezperatik podiuma zapaltzen duen unera arte (lehenengo euskalduna izan zen). Podiumean dagoela, bere haurtzaroa gogoratuko du, mendian hasi zeneko garaiak ekarriko ditu gogora, eta ama izan arteko lasterketekin amaituko du.
Hirugarren kapituluan Himalaian egindako bi trekking-etan bizi izandakoa kontatuko du. Ama izan osteko lasterketek hartuko dute laugarren kapitulu osoa, eta 2018ko Munduko Kopako eta Munduko Txapelketako lasterketak bilduko ditu bosgarren eta seigarren kapituluetan. Azken kapituluan 2018ko Hiru Haundiak probako kronika egingo du.
Liburu oso pertsonala da, Oihanak bere bizitzako pasarte asko kontatzen baititu. Liburu irakurterraza da, hasieratik amaierara irakurlea harrapatzen duen horietakoa, eta euskaraz oso txukun idatzita dago. Testuari laguntzeko, argazki ugari sartu ditu kapituluen amaieretan.