Musika Eskolan izena emateko epea urrian irekiko da

Og, 2021-09-23 11:02

Urriaren 8tik 22ra bitarte zabalduko da, 16:30etatik 20:00etara. 

Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak ikasturte berrirako izen-emate epea irekiko du. Hau, urriaren 8tik 22ra bitarte izango da, 16:30etatik 20:00etara.

Ikasle helduei zuzendutako eskaintza honakoa da:

  • Tresnak: trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, gitarra, baxu elektrikoa, bateria, atabala, ukelelea, ukelele jazz, darbuka, tronboia, tuba, bonbardinoa, txalaparta, dultzaina, alboka eta panderoa.
  • Beste gaiak: talde instrumentalak (konboak, folk, rock eta abar).
  • Musika elektronikoa
  • Ganbara musika eta Errepertorioa.
  • Musika Hezkuntza helduentzat (+75 urte).
  • Musikoterapia, behar bereziak dituzten haurrekin.
  • Musika Hezkuntza Goiztiarra, (1-3 urte bitarteko haurrekin).

Haurrentzako eskaintza, berriz, honakoa da:

  • Tresnak: txalaparta, dultzaina, alboka, panderoa, darbuka, tronboia, tuba, bonbardinoa.

Informazio gehiago Musika Eskolan aurrez aurre (16:30etatik 20:00etara), 943529999 telefono zenbakian edo tgarbizume@lezo.net helbide elektronikoan.

Arloa edo saila
Eranskinak