Frankismoaren esklabuei omenaldia Lezon

Az, 2016-10-05 16:37

Etxetxo taldeak, Udalaren laguntzarekin, frankismoaren esklabuak omentzeko ekitaldi ezberdinak antolatu ditu, besteak beste, erakusketa, dokumentala eta mahai ingurua. Urriaren 9an, igandean, omenaldi ekitaldia egingo da eta 12:00etan trabajadoreei eskainitako oroitarria inauguratuko da.

Etxetxo Lezoko memoria historikoaren taldeak, Lezoko Udalaren laguntzarekin, Frankismoaren esklabuak omentzeko ekitaldi ezberdinak antolatu ditu urriaren3tik 9ra bitartean.

Urriaren 3tik 8ra, Frankismoaren esklaboei buruzko erakusketa ikusgai izango da udalaren kultura eta euskara sailaren aretoan.

Urriaren 6an, arratsaldeko 19:00etan “Trabajadoriak; frankismoaren gatibuak Oarsoaldean” dokumentalaren ikustaldia eskainiko da Gezala Auditoriumean eta haren ondotik, mahai ingurua ospatuko da. Mahai inguruan, Fernando Mendiolak, “Esclavos del franquismo” liburuaren egileak eta Oiartzungo Kattin txiki taldeko Mikel Mendizabel eta Mikel Salaberriak parte hartuko dute.
Igandean berriz, omenaldi ekitaldi berezia egingo da. Goizeko 10:00etan herrian egondako trabajadoreen ibilbidea egingo da haien aztarnei jarraituz. 10:45ean, Iparragirreko barrakoien aztarnak ikusi eta bertan azalpenak emango dira.

Eguerdiko 12:00etan trabajadoreei eskainitako oroitarria inauguratuko da eta omenaldia egingo zaie haiei eta haien familiakoei.  13:00etan Andreone aldean elkartu eta plazara arteko bidea egingo da, 13:45ean, herriko plazan omenaldi ekitaldiari amaiera emateko. Eguraldi txarra egingo balu, ekitaldia Karlos Saldise plazan egingo litzateke. 

Arloa edo saila