Aran Saiz Trio

  • Ekitaldi mota
    Kontzertua
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

Aran Saiz Trio

Kontsultatu hemen Covid-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.

Arantzazu Saiz (Oñati, 1975) hezkuntza klasiko sendoko pianojolea dugu. Teknikoki iaioa eta dotorezia oso fin baten jabe. Baina Arantzazuk (edo hobe esan Aran Saiz, artistikoki izendatzea nahiago duen moduan) musikarenganako duen maitasunak akademizismoaren muga eta egiturak gainditzen ditu eta emozioen azaltzea ahalbideratzen duen hizkuntza zabal eta anitz moduan ikusi arazten du berak. Aranek pieza klasikoak begirune osoz interpretatzea bezainbeste du gustuko Jazz inprobisazioen jokura ematea, funk sutsuaren erritmora dantzatzea edota Pop abesti baten melodia hunkigarriaz gozatzea. Eta hala erakutsi nahi izan digu, “Bidean” izeneko bere lehen diskoan Hasier Oleaga (bateria) eta Joseba Loinaz-en (baxua)  laguntzarekin.

Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.

Sarrera eskuratu

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Kontzertua
Prezioa
8 €

43.320166414975, -1.8982363

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.