BLOCK / MEETING POINT

  • Ekitaldi mota
  • -
  • Lekua
    Goiko Plaza

BLOCK / MEETING POINT

BLOCK

Dantza garaikideko pieza bat sortzeko helburua duen proiektua da Block. Bertan musikak eta dantzak bat egiten dute. Binakako lana da eta bertan inprobisazioen bitartez hizkuntza koreografiko bat bilatzen da.

Amaia Elizaranek garatutako sorkuntza lan ildoarekin jarraituz, Raw (2016) eta Pool (2017) adibide hartuta, inprobisazioa sorkuntza metodo bezala erabiliz, gorputza mugitzeko erak ikertzen eta jorratzen dira Blocken ere.

Ideia eta sinopsia

Dantza garaikidea komunikazio hizkuntza bezala hartuta, proiektuak abiapuntu espezifiko bat du: gorputza.

Bi emakumek osatzen dute Block. Bi emakume hauek gorputzaren bitartez dute erlazioa, kontrako indarrak eta blokeoak sortuz. Guzti hori, erresistentzia horietan oinarritutako hizkuntza propioa eraikitzeko helburuarekin.

Blokeatu, oztopatu, eragotzi, ibilgetu, bakartu...
Pertsona batek bere bizitzarekin aurrera egitea oztopatzen du blokeo batek eta horrek hainbat eratan eragina izan dezake.
Gizakiok, batzuetan, nahi duguna adierazteko zailtasunak izaten ditugu, baita gauzei zentzua aurkitzeko zailtasunak ere. 

  • Modalitatea: Dantza garaikidea
  • Konpainia: Amaia Elizaran
  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Musika: Lander Zalakain
  • Ekoizpena: Jokin Elizaran
  • Dantzariak: Leire Otamendi, Amaia Elizaran
  • Kanpoko ikuspegia: Marti Güell
  • Laguntzaileak: Dantzagunea, Egia K.E.

 

MEETING POINT

Meeting Point (Elkargunea) lana gizakiaren arteko harremanei buruzko hausnarketa da, dantzako hizkuntza abstraktutik abiatuta. Elkargune baten beharra, bestea ezagutzeko, jolasteko, borrokatzeko, adiskidetzeko eta handitzeko ikusleari erakusten zaio mugimenduaren bidez.

Dantzariak telebistako pantailen artean mugitzen dira eta dantza egiten dute horien artean ere. Ikus-entzunezkoak, banakako kontzientziaren irudia, gogoeta dantzatu honen eszenaratzea aberastu egiten du, pertsona izaki sozial bezala aldarrikatuz.

Fitxa artistikoa

  • Dantza mota: Dantza garaikidea
  • Zuzendaritza: Fueradeleje
  • Koreografia: Fueradeleje
  • Dantzariak: Iñaki Fortún, Virginia Oroz
  • Musika/soinua: Armand Amar, René Aubry. Brian Enno, Kart Jenkins, 17 Hippies, Shigeru Umebayashi
  • Argiztapena: Acrónica Producciones
  • Eszenografia: Acrónica Producciones
  • Jantziak: Karlota Laspalas
  • Iraupena: 50 minutu
  • Harremanetarako: Iñaki Fortún Moral
Eguna eta ordua
Lekua
Goiko Plaza
Arloa edo saila
Ekitaldi mota

43.3206172, -1.8991629

Prezioa
Doakoa

Nire agendan erantsi