Eneritz Furyak

  • Ekitaldi mota
    Kontzertua
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

Eneritz Furyak

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Azken urteetako bilakaeraren lekuko, 2021 aldaketon fruituak jasotzeko unea da. Eneritz Furyak musikariak aurreko bere bi diskoen uzta jaso du jada, euskal musikako ahots berrien artean bere lekua topatuz, eta Frantzia, Belgika, Alemania, Suitza, Italia, edo gertuago ditugun Kataluinia nahiz Galiziako oholtzetan joz. Baita, jakina, euskal geografia osoan ere.

​2021ean, pauso berri bat emanez, aurreko lanekiko nabarmen ezberdina den disko batekin dator, Emadan aurrerapenean igarri daitekeen bezala. Asmo berriak lau haizetara zabaltzen dituen hasiera da; kantua bereganatzen duen grabe geruza batetik hazten diren gitarra eta ahotsa. Maila ezberdinetan testurak eransten dituzten teklak. Diskoko beste kantuetan hainbat modutan errepikatzen den eraikitzeko era da, hain zuzen ere. Estilo aldaketa honek elektronika industrialera edo R&B-ra gerturatzen gaitu, Eneritzen beste lanetan dagoeneko ageri ziren slowcore edo post folk aztarnak alde batera utzi gabe. Berarekin sorkuntza prozesuaz hitz egitean, FKA Twigs, James Blake edo Serpentwithfeet bezalako izen garaikideak aipatzen ditu, baita dagoeneko klasikoak diren Xabier Lete, PJ Harvey, CocoRosie, Tricky edo Low ere. Askotarikoak, eta agian, lehen begiratuan, kontrajarriak, estu lotuak, ordea, musikarekiko ikuspegi zabala duen artista honen buruan eta eskuetan.

​Eneritz Furyakek letra abstraktuak darabiltza, beste behin, interpretazio edo azalpen ezberdinei aukera emanez. Baina bada gai guztien gainetik ur gainera agertzen den kontzeptu bat. Soilik bi bide eskaintzen dizkigun munduari buruzko idea: behartzen gaituena galderarik egin gabe ezarritako bidea jarraitzera edo bi bider sufritzera, bidea bera edo norbera zalantzan jarri eta ondorioz lekuz kanpo sentitzeagatik. Horregatik azaltzen dira sen ona edo zentzua baliatzeko deiak (Emadan), pentsamendu kritikoa babestekoak (Suhartzea) eta, ezinbestean, autoestimari uko ez egitekoak (Beltzaile). 2021 Eneritz Furyak musikariak gaur-gaurkoak diren eraginez jositako post folk dekalogoa aurkezten digun urtea da. Hamar kantu, %100 DIY (do it yourself) ikuspegitik aritzen den irundar gazte honen sormena erakusteko.

Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.

Sarrera eskuratu

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Kontzertua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €

43.320166414975, -1.8982363

QR kodea

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.