Gehitzailea

Euskarazko produktuen katalogo berria kalean da

aste 1 5 egun ago

Gabonetan opariak ederragoak euskaraz. Gure eskualdean, Olentzero eta Mari Domingi guztiak poztuko dira jakitean Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzat prestatutako Euskarazko Produktuen Katalogo berria plazaratu dela jakiteaz, ideia mordoa gabon hauetan euskaraz oparitzeko, maitasunez eta arduraz.

Eider Saez kuadrillategiko gazteekin

3 aste 5 egun ago

Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek.

Ikuskaren Mintzagun Sariko film laburren emanaldiak

Hilabete 1 ago

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bidez, Mintzagun Saria antolatu dute beste behin. 2012az geroztik, saria euskarazko film-labur onenari ematen zaio, eta helburua da euskara ikasten ari diren herritarrek hizkuntza erabiltzeko aukerak eta espazioak zabaltzea.