Bigarren saio literarioak egingo dituzte Irakurketa Klubek

Al, 2013-03-25 09:52

Udal liburutegiaren ekimenez, euskarazko eta gaztelerazko Irakurketa Klubek urteko bigarren saio literaioak egingo dituzte. Martxoaren 26an izango da gaztelerazko Irakurketa Klubaren urteko bigarren saioa. Ian McEwan idazlearen “Solar” (2010, Anagrama 2011) liburua izango da hizpide biharko, asteartea, saioan. Aurrez, saiora gerturatzeko asmoa duten herritarrek liburua martxoaren 4tik 8ra bitartean jaso ahal izan dute liburutegian.

Euskarazko Irakurketa Klubaren hurrengo saio literarioa apirilaren 29an izango da: hain zuzen ere, Bernardo Atxegaren “Zazpi etxe Frantzian” obrari buruz arituko dira saiora gerturatzen direnak. Irakurketa saioan parte hartu nahi dutenek  apirilaren 8tik 12ra bitartean izango dute liburua jasotzeko aukera udal liburutegian bertan. 

Gaztelerazko Irakurketa Klubaren hurrengo saiorako Geroges Simensonen “La mirada indiscreta” liburua aukeratu dute. Saioa maiatzaren 28an izango da eta aldez aurretik, maiatzaren 6tik 10era bitartean eskuratu ahal izango da liburua udal liburutegian.