Ostiralean, azoka eguna

Ar, 2013-04-09 15:01

Datorren ostiralean, apirilaren 12an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, modu ekologikoan hazi eta heziriko landareen inguruko azoka ospatuko da Baratza Parkean; etxolako aterpearen babespean. Barazki eta landare ekologikoak erosteko aukeraz gain, azokara gerturatzen diren herritarrek azalpenak jasoko dituzte aditu baten eskutik.

Azokaren baitan, tailer bat ere eskainiko da, herritarrek ikasi dezaten nola jarri baratzea beren balkoietan.