Sintrom botikari buruzko hitzaldia

Al, 2013-05-20 12:54

Musika Eskolan izango da, ostegunean arratsaldeko 16:00etan  

Lezoko anbulatorioak Sintrom medikamentuari buruzko hitzaldia eskainiko du maiatzaren 23an, arratsaldeko 16:00etan Musika Eskolan. Sintrom-ari buruz gehiago jakin nahi duzu? izena eman dioten hitzaldian Sintroma zer den, zergatik eta noiz hartu behar den, hartzen den bitartean kontuan izateko zaintza lanak zein diren eta beste botika batzuekin izan ditzakeen bateraezintasunak zein diren jakinaraziko dute.

Ikastaroa Izaskun Arrondo, Gemma Estevez eta Inma Laboa erizainek emango dute, eta sarrera doakoa da.