Proposamenak lehenesteko hitzordua

Or, 2014-06-06 09:25

Partaidetzazko Aurrekontuen baitan, ekainaren 10ean bilera izango da Errenterian

Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri duen Partaidetzazko Aurrekontuak ekimena aurrera doa. Oarsoaldeko herri ezberdinetan egindako proposamenak jaso ondoren –herritarrek 370 baino gehiago aurkeztu dituzte–, proposamenak lehenesteko garaia da.

Horretarako, aurkeztu diren proposamenak ezagutu, eztabaidatu eta garrantzitsuenak lehenesteko bilera egingo da datorren asteartean, ekainak 10, Errenteriako Merkatuzar-ean 18:30ean.