Oarsoaldean 20 proposamen lehenetsi dira

Ar, 2014-06-17 09:00

Gipuzkoako Foru Aldundiari bidali zaizkio balorazio teknikoa, juridikoa eta ekonomikoa egin dezan

Oarsoaldeko bizilagunek hogei proposamen lehenetsi dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak abian duen Partaidetzazko Aurrekontuak egitasmoaren baitan.  Bilera joan den ekainaren 10ean egin zen, eta aurkeztu ziren 370 proposamenen artean hogei lehenetsi ziren.

Orain, ekaina eta iraila bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek proposamenak aztertuko dituzte teknikoki, juridikoki eta ekonomikoki bideragarriak diren ala ez argitzeko.

Emaitzak, irailaren 23an

Azterketaren emaitzak irailaren 23an ezagutaraziko direla aurreratu dute. Egun horretan batzar irekia egingo da azterketa teknikoen ondorioak plazaratzeko eta proposamen definitiboak aukeratzeko. 

Arloa edo saila