Ziklomotoreentzat azterketa teknikoa

Og, 2014-09-04 09:45

Gaur hasi dira goizeko 8:00etan azterketak egiten 110 poligonoan

Uztailean iragarri bezala, ziklomotoreentzat azterketa teknikoa (IAT) egingo da goizean zehar 110 poligonoan –Saltxamendi kalea, 32–. Goizeko 8:00etan hasi da, eta 14:00ak arte egingo dituzte azterketak.

Irailaren 25ean beste aukera bat izango da, hori ere leku eta ordutegi berean. Hiru urteko antzinatasuna daukaten motoreek izango dute Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) pasatzeko aukera. Hitzordua aurrez eskatu behar da, 943 62 6300 telefono zenbakian.