Tasak ordaintzeko 2014 urterako hobariak

Or, 2014-01-17 14:33

Beharrezko dokumentazioa aurkezteko azkeneko eguna otsailaren 20a da

Lezoko Udalak argitaratu ditu ura, zaborra, estolderia, musika eskolako eta kiroldegiko tasak ordaintzeko hobariak. Eta sarrera ekonomikoengatiko hobariari dagokion taula argitaratu du:

Ezarpen arauak, berriz, honako hauek dira:

  1. Kideen zenbatekoa erabakitzerakoan, Lezoko Biztanleen Udal Erroldaren azken eguneratzean ageri den informazioa hartuko da kontuan.
  2. Lezoko Udaleko ordainketak eginak egotea.
  3. Eskaerak otsailaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira, jarraian zehazten den dokumentazioarekin:
  • Bizikidetasun ziurtagiria.
  • Soldata, pentsio, alokairuak edo beste edozein kontzeptuagatik nolabaiteko kobrantzarik jasotzen duten famili unitateko kide guztien sarreraren egiaztagiria –diru sarrerak justifikatzeko ondorengoa aurkeztu behar da: azken errenta aitorpenaren kopia konpultsatua, eta aitorpena egiteaz salbuetsia egonez gero, dagokien diru sarreren ziurtagiriaren fotokopia konpultsatuta–.
Arloa edo saila