Buruko Gaixotasunen ikastaroko saioa

Al, 2013-06-10 11:14

Egitura sanitarioak eta soziosanitarioakgaia izango dute hizpide datorren ostegunean, hilak 13

Buruko Gaixotasunen ikastaroa aurrera doa, eta datorren ostegunean, hilak 13, hirugarren saioa, azken aurrena, egingo da Errenteriako Xenpelar etxean 18:30etatik 20:30etara.

Egitura sanitarioak eta sozio-sanitarioakgaia izango dute hizpide Nekane Azuabarrena Agifeseko CRPSen koordinatzaileak eta Nerea Amunarriz Ibiltzen Buenavista CRPSren koordinatzaileak. Besteak beste, ospitaletako egiturak, ospitalez gaindiko egiturak, erdi-mailakoak edota lan-esparrukoak izango dituzte hizpide.

Izen ematea doakoa da, eta 943 474 337 telefono zenbakira deituta egin daiteke.

Arloa edo saila