Baratza parkeen esleipena

Or, 2012-11-23 12:37

Onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda publikatu da. Interesdunek erreklamazioak aurkeztu ditzazkete abenduaren 3a (barne) arte.

Eskaera egin duten 86 pertsonetatik 78k lortu dute zerrendan sartzea. Gainontzeko eskaerak (8) onartuak ez izatearen arrazoiak honakoak dira:
- Lezon erroldaturik ez egotea.
- Etxebizitza berean eskaera bat baino gehiago egin izana.
- Udalarekiko zerga-betebehar eta gainontzeko ordainketen jakitun ez izatea.

Gogoratu erreklamazioak aurkezteko azken eguna abenduaren 3a izango dela.

Behin erreklamazioak tramitatuta, behin betiko zerrenda argitaratuko da zozketan parte hartuko duten guztiekin.

Onartutako eta ez onartutakoen behin behineko zerrenda hemen ikus dezakezu.

Arloa edo saila