Gaztelerazko ikastaroen egun aldaketa

Ig, 2013-01-27 11:17

Aste honetarako prestatuta zeuden udal baratzen inguruko gaztelaniazko ikastaroak bertan behera geratu dira eta datorren asteko 29, 30 eta 31an izango dira.

Udal baratzei buruzko ikastaroetan parte hartu beharko dute bai esleipendunek, bai itxaron zerrendan geratu direnek.  Ikastaroak bai euskaraz eta bai gazteleraz prestatu dira. Euskarazko ikastaroa bukatu da dagoeneko eta gaztelerazkoa berriz, atzeratu egin behar izan da.

Urtarrilaren 29, 30 eta 31an izango dira gaztelerazko ikastaroak Gezala Auditoriumean arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Arloa edo saila