Web orrialdeko Hondakinak atala eguneratu dugu

Az, 2013-09-18 13:12

Informazioa eguneratzeaz gain, berria sartu dugu

Lezoko Udaleko web orrialdean Hondakinak atala eguneratu dugu. Aurreko informazioa eguneratzeaz gain, eduki berriekin informazio osatuagoa jarri dugu herritarron eskura.

Alde batetik, Atez Ateko bilketa sistema berriak utzi dituen datuak jarri ditugu, aurreko sistemarekin konparaketa eginez. Gainera, Atez Ateko gida, Hondakinen hiztegia eta hondakinak zein egunetan jasotzen diren azaltzen duen imana ere eskuratu ahal izango dute herritarrek web atalaren bitartez. Autokonpostajeari buruzko informazioa ere berritu dugu, baita auzokonposta zer den azaldu ere

Era berean, Atez Ateko informazio bulegoa itxi dugunez, gai horren inguruko zalantzak argitzeko bide berriak zeintzuk diren kontsulta daitezke.

Zuen gustukoa izango delakoan, edozein zalantza, ekarpen edo argibide nahi izanez gero, jar zaitezke gurekin harremanetan.

Arloa edo saila