Auzolan eguna ospatu zen Baratza Parkean

Ar, 2014-06-24 10:29

Pasa zen larunbatean, 15 lagunek hartu zuten parte Baratza Parkean antolaturiko auzolan egunean

Ekimenaren xedea Lezoko Baratze Parkeko konposta guneak garbitzea eta eremu horiek auzokonposta egiteko prestatzea zen.

Partaideek konposta guneetan zeuden hondakinak jasotzen igaro zuten goiza (baratzetako soberak, zuhaitz adarrak, belarra...). Udalak ere parte hartu zuen ekintzan. Izan eren, hondakin guztiak San Markosera bideratu baliabideak jarri zituen. Behin lana amaituta eta konposta guneak garbi gelditu zirenean, parte hartzaile guztiek merezitako hamaiketakoa hartu zuten.

Konposta eremuen egoera baloratu ondoren, Udalak deialdia egin du gune hauek errespetatu eta ez zikintzeko eskatuz. Bestalde, ikastaro bat antolatu du gune hauek nola erabili irakasteko, hau da, auzokonposta nola egiten den irakasteko. 

Arloa edo saila