Auzokonposta, izen-ematea ostiralera arte

Ar, 2014-10-14 10:38

Atez Ateko Informazio Bulegoan egin behar da eskaera

Alde Zaharreko, Altamirako, Aralar kaleko, Arretxene-Txulotxoko, Lopeneko eta San Pedro-Pisbeko bizilagunek auzokonposta egiteko aukera izango dute. Horretarako aurrez izena eman beharra dago, eta epea, ostiral honetan, urriak 17, amaitzen da.

Interesa duten guztiek Atez Ateko Informazio Bulegora joan beharko dute –Gurutze Santuaren plaza, 1– izena ematera. Ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00etatik eguerdiko 13:30ak arte. Beste aukerak dira, telefonoz egitea (943 521538) edo posta elektronikoz: atezate@lezo.net.

Izen-ematearekin, auzokonposta kanpaina hirugarren fasean sartzen da. Izen-ematea amaituta, urriaren 27tik aurrera hasiko dira formazio saioak. Bitartean, sei guneak egokitzeko lanek jarraitzen dute.

Auzokonposta kanpainaren informazio osatua lotura honetan aurki dezakezue.


 

Arloa edo saila