Hainbat igerileku erabiltzeko aukera

Or, 2012-09-28 13:08

Oarsoaldeko kiroldegietako abonatuek, eskualdeko edozein igerileku erabiltzeko aukera izango dute urriaren 1etik datorren urteko maiatzaren 31 bitartean.

Akordioaren berri eman dute Luis Garrido Lezoko Udaleko kiroletako zinegotziak, Unai Unsuain Errenteriako gazteria eta kiroletako zinegotziak, eta Amaia de Esnarriaga Pasaiako gazteria eta kiroletako zinegotziak.

Hau horrela, Errenteria, Oiartzun eta Lezoko udaletako kirol patronatuen instalazioetako abonatuek, eta baita Trintxerpeko kirolguneko eta Donibaneko kiroldegiko abonatuek, Errenteriako (Galtzaraborda eta Fanderia), Oiartzungo (Elorsoro) eta Lezoko (Altzate) igerilekuak erabili ahal izango dituzte, osagarririk ordaindu gabe.

Hitzarmenaren  arabera, abonatuek nahikoa izango dute abonatu txartela erakustea Oarsoaldeako edozein igerilekuz gozatzeko. Ezin izango dute, ordea, instalazioetan egiten diren igeriketa-ikastaroetan parte hartu, ez eta instalazioetako gainerako guneak erabili.

Esperientzia positiboaren ondorioa

Aurreko ikasturtean igerilekuak partekatzeko proba pilotua egin zen udalerri ezberdinetako igerilekuetan. Proba horretan jasotako datuen arabera, 135 lagunek erabili zuten bere herritik kanpoko igerilekuren bat.

Erabiltzaileentzako nahiz igerilekuetako langillentzako esperientzia positiboa izan zenez, Oarsoaldeako lau herrietako kirol arloetako zinegotziek, ekimenari 2012ko urriaren 1etik 2013ko maiatzaren 31ra jarraipena ematea adostu dute.

 

 

 

Arloa edo saila