Txirrindularitza proba bihar Iturin poligonoan

Or, 2013-05-31 09:57

Gasolinerako sarrera eta zubia itxita egongo dira 16:00etatik 18:00etara, nahiz eta txirrindularirik pasatzen ez bada trafikoari irekiko zaion tarteka

Bihar, ekainaren 1ean, txirrindularitza proba egingo da Lezoko Iturin poligonoan, arratsaldeko 16:30etik 18:00ak inguru arte. Aierru Txirrindulari eskolak antolatutako proba da, eta parte hartzaileak alebinak eta jubenilak dira, neska eta mutil.

Joxemi Badiola Aierruko lehendakariak esan duenez, “100 bat pertsonek hartuko dute bertan parte, eguraldi ona badago agian gehiago izan daitezke!”. 16 urte daramatza Aierruk proba hau antolatzen eta oso gustura dago parte hartzearekin. Badiolak esker oneko hitzak izan ditu Udalarentzat, “laguntzagatik”, eta brigadako langileentzat, “beraiek baitira oholtza jartzen, barrerak jartzen… laguntzen digutenak”.

Gasolinerako sarrera eta zubia itxita egongo dira 16:00etatik 18:00etara, nahiz eta txirrindularirik pasatzen ez bada trafikoari irekiko zaion tarteka.

Arloa edo saila