Allerru K.E.ren ospakizuna Bekoerrotan

Og, 2014-06-19 08:16

Larunbatean izango da eta kiroldegiko erabilera anitzeko pista ezingo da erabili egun osoan

Datorren larunbatean, ekainak 21, Allerru K.E.k sortu zeneko 50. urteurrena ospatzeko bazkaria antolatu du Bekoerrota kiroldegian. Bertan, klubeko ordezkariak, jokalariak, jokalari ohiak, Udal ordezkariak, eta abar izango dira. 500dik gora lagun.

Hori dela eta, Lezoko Udalak erabiltzaileei jakinarazi nahi die Bekoerrota kiroldegiko erabilera anitzeko pista ezingo da erabili egun osoan.  

Arloa edo saila