Bekoerrota eta Altzate, zerbitzu adjudikazioa

Az, 2014-07-16 10:37

Kiroldegiko eta igerilekuko instalazioen kudeaketa integralaren zerbitzua emateko prozedura administratiboa zabalik dago

Lezoko Udalak  Bekoerrota Kiroldegiko eta Altzate Igerilekuko kirol instalazioen kudeaketa integrala kontratatzeko prozedura zabaldu du. Zerbitzu publiko horien kudeaketak ondorengoa jasotzen du:

  1. Kudeaketa zerbitzuak ematea.
  2. Zerbitzuen ustiapena.
  3. Mantentze lan-integralak, funtzionamendua eta garbiketa.

Kontratuaren iraupena urtebetekoa izango da –bi aldeek hala erabakitzen badute beste urtebetez luzatzeko aukera izango da–, eta urtarrilaren 2an hastea aurreikusten da.

Udaleko web gunean aurki ditzakezue plegu administratiboa, plegu teknikoa eta eranskin guztiak.

Eskaerak entregatzeko azkeneko eguna irailaren 3a da. Proposamenak Udaleko Informazio Bulegoan aurkeztu behar dira. 

Arloa edo saila