Topkirola eta igeriketa, arrakastatsuenak

Og, 2014-07-17 14:37

Udako kirol programan abuztuko jardueretan parte hartzeko aukera zabalik da

Udako Kirol Jardueren Programa martxan da ekainaren 26tik. Eskualdeko Kirol Mahaiak 25 jarduera prestatu eskaini zituen, eta behin betiko daturik ez dagoen arren, lehenengo balorazioa positiboa da kopuruz joan den urteko parte-hartze mailara iritsi direlako.

Bekoerrota kiroldegian antolatu diren jardueren artean, arrakastatsuenak igeriketa eta Topkirola izaten ari dira. Azken horretan, gazteek kirol jarduera ezberdinak praktikatzeko aukera dute, besteak beste, esgrima, badmintona, eskalada, bizikleta edo-eta arrauna.

Nabarmentzekoak dira, era berean, uztaileko lehenengo hamabostaldian lerro irristaketako taldea osatu eta lehenengoz Nordic Walking-eko saioa egin zirela. Bigarren hamabostaldi honetan, berriz, Denok Dantzara jarduerako bi talde osatu dira.

Izena emateko aukera

Abuztuko hilabetean ez da kirol jarduerarik izango Lezon. Edozein kasutan, Udako Kirol Jardueren Programak Oarsoaldeko beste udalerrietan izango du jarraipena.

Eskuorri honetan aurki dezakezu informazioa eta izena emateko argibideak.

Arloa edo saila