Irailaren 21etik, igerilekua zabalik

La, 2015-09-19 10:15

Altzate igerilekuan neguko ordutegia dago indarrean

Mantentze lanak egiteko bi astez igerilekua itxita egon ondoren, astelehenean zabalduko ditu ateak. Beraz, irailaren 21etik aurrera –egun hori barne– erabiltzaileek Altzate igerilekua zabalik izango dute.

Dagoeneko neguko ordutegia dago indarrean. Hauxe da:

  • Astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 21:30etara.
  • Larunbatetan, 8:00etatik 14:00etara.
  • Igandetan, 9:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Jaiegunetan, 9:00etatik 13:30etara.
Arloa edo saila